Itxi

22:15ean

'Itzalita edo estaldurarik gabe' erreportajea, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Teknologiarekin dugun mendekotasuna jorratuko du esperimentu baten bidez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Telefono mugikorrarekin dugun mendekotasuna izango dute gaur, 22:15ean, 'Ur Handitan' programan hizpide, ETB1en eta eitb.eus-en, baina ez da ohiko atal bat izango, planteamendu eta formatu berezia izango baititu; izan ere, esperimentu bat proposatuko digu oraingoan 'Ur Handitan' saioak galdera honi erantzuteko: zer gertatuko litzateke astebetez mugikorra kenduko baligute?

Horrela, Itzalita edo estaldurarik gabe... izenburuko atala egiteko, boluntarioak eskatu zituen 'Ur Handitan' saioak, eta aurkeztutako hiru lagunekin egin du aipatutako esperimentua, telefono mugikorra astebetez kenduta. Beraiekin batera, Xabier Madariaga aurkezleak berak ere parte hartu du esperimentuan, eta zazpi egun egin ditu eskuko telefonorik gabe.

Nafarroako Arribe herrian bizi den Izar Amundarain (21 urte) da boluntario horietako bat. 13 zituenetik erabiltzen du sakelakoa, eta mendekotasun nahikoa dauka. Bigarrena Iñigo Hualde andoaindarra da. 36 urte ditu, eta etengabe konektaturik bizi da. Hirugarren protagonista Aran Luma 49 urteko bermeotarra da. Apur bat nazkatuta, sare sozialak alde batera uzteko gogoz bizi da.

Programan, telefonoa itzali baino lehen protagonistak nola bizi ziren ikusiko da, baita nola pasatu duten telefonorik gabeko aste hori ere. Bukatzeko, hirurak elkartuko dira Xabier Madariagarekin tertulia batean beren esperientziaz aritzeko.

'Ur Handitan' asteartero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)