Itxi

22:30ean

Yoyesen hilketari buruz, gaur gauean, "Ur Handitan - Ahaztu Aurretik" saioan

EITB

Leer en Castellano

Xabier Madariagak aurkezten duen saioak, Yoyesen ibilbidea errepasatzeaz gain, hainbat lekuko elkarrizketatuko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, ETAko kide ohiaren hilketa izango du hizpide "Ur Handitan - Ahaztu Aurretik" saioak.

1986ko irailaren 10ean, Ordizian, Euskal Jaiak ospatzen ziren bitartean eta hiru urteko semearekin zegoela hil zuen ETAk Yoyes. Atentatu hark euskal gizartea astindu zuen, ezker abertzalea barne. Xabier Madariagak aurkezten duen saioa gertaera hura berreraikitzen eta urteen poderioz utzi zuen aztarna erakusten saiatu da.

"Ur Handitan - Ahaztu Aurretik" saioaren atal berri hori 1985ean abiatuko da, ETA utzi eta sei urtera, Yoyes erbestetik Euskal Herria itzuli zen unean. Ondoren, denboran jauzi egingo du, Yoyesen ibilbidea errepasatzeko: gaztaroa, militantzia, ETA uzteko erabakia hartu zuenekoa, erbestea, itzulera eta heriotza. Atentatua izan eta hurrengo egunetan gertatu zena ere kontatuko dira.

Xabier Madariagak gertaera horien lekuko izan ziren asko elkarrizketatuko ditu: Elixabete Garmendia, Arantxa Agirre, Juli Garmendia eta Loli Gonzalez Yoyesen lagunak izan ziren eta alde pertsonalaren eta militantearen inguruan arituko dira.

Kepa Korta Ordiziako alkate eta zinegotzi izandakoak herriak nola erreakzionatu zuen azalduko da, tartean, tentsioz betetako udalbatza, sinadura-bilketa eta manifestazioa gogoratuko ditu saioak. Handik aste batzuetara, omenaldi bat egin zitzaion Yoyesi. Horretan parte hartu zuen, besteak beste, Amaia Zubiriak, eta bertan bizitako une hunkigarrien berri emango du.

Bestalde, Patxi Zabaletak, garai hartan Herri Batasuneko kidea zenak, atentatu hark ezker abertzalearen baitan zer eragin zuen kontatuko du.

"Ur Handitan - Ahaztu Aurretik" saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)