22:30ean
Buruaren eta bihotzaren arteko orekaren bila, gaur gauean "Vikingak" saioan
EITB Media
Bidaian hainbat artistarekin egingo dute topo, horien artean, Itziar Ituño eta Jurgi Ekiza.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Zuriñe Hidalgok osatutako hirukoak euren bihozkadei jarraitzea izango dute helburu gaur gauean "Vikingak" saioan. Arrazoiaren eta intuizioaren, buruaren eta bihotzaren, arteko oreka lortzea ez da erraza, baina benetako erronka bihozkadak identifikatzen ikastea izango da. Horretarako, euren bidaian zehar, hainbat bidelagunekin egingo dute topo, Itziar Ituño eta Jurgi Ekizarekin, besteak beste.
"Vikingak" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.