Itxi

22:30ean

Komunikazio eta harremanetarako sareak hizpide, gaur gauean, "Vikingak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Zuriñe Hidalgo, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola protagonistak Bizkaiko kostaldean barrena ibiliko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, "Vikingak" saioaren atal berri bat eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Zuriñe Hidalgo, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola protagonistak, autokarabana hartuta, Bizkaiko kostaldean barrena ibiliko dira, eta, besteak beste, Lekeitio bisitatuko dute.

Nola komunikatu gara historian zehar gizakiok? Nola eraiki ditugu gure sareak eta zer nolako garrantzia du saretze horrek gure bizitzetan?  

Komunikazio eta harremanetarako sareak izango dira aste honetako gai nagusia, eta hiru protagonistek misio bat burutu beharko dute. Adi ibili beharko dira bidean azalduko zaizkien seinale eta pista guztiei, azken finean, dena dago konektatuta.

Fikzioarekin eta errealitatearekin jolastuz, hitzetatik ekintzetara pasako dira; gaiaren inguruan hausnartu, eta eztabaidatu ondoren, ekintzetara pasa eta abentura bat biziko dute. 

"Vikingak" asteazken honetan izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)