22:30ean
Irudiak gaur egun duen pisua aztergai, gaur gauean "Vikingak" saioan
EITB Media
Amancayk, Erikak eta Zuriñek Arabar Errioxa bisitatuko dute asteazken honetako atalean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Irudia, edertasun kanonak, moda... Ispilua, konplexuak, frustrazioak... Zein punturaino gara irudiaren esklabu? Zenbateraino baldintzatzen gaitu gizartetik jasotzen dugun guztiak? Irudiak gaur egun duen pisua aztertuko dute gaur gauean Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Zuriñe Hidalgok "Vikingak" saioan Arabar Errioxara egingo duten bisitan.
Hitzordua, gaur 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.