22:30ean
Adrenalina hizpide, gaur gauean "Vikingak" saioaren azken atalean
EITB Media
Adrenalina zerk sorrarazten digun eta ondoren datorrena aztertuko dute Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Zuriñe Hidalgok.
Zerk sorrarazten digu adrenalina? Zer sentsazio esperimentatzen ditugu adrenalina ematen digun zerbait bizi aurretik, bitartean eta ostean? Horixe izango dute aztergai "Vikingak" saioaren azken atalean Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Zuriñe Hidalgok.
"Vikingak" saioa gaur da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.