Itxi

Gaur arratsaldean

Irigoien eta Izeta IV.a harri-jasotzaileak, 'Zuek Hor eta Gu Hemen'en

A.E.

EiTB

Larunbatean, Aimar Irigoienek apustua irabazi zion Hodei Iruretagoienari Azpeitian. Horrez gain, Iro Landaluzeren perretxikoen atala eskainiko da.

Igaro den larunbatean, Aimar Irigoienek apustua irabazi zion Izeta IV.ari. Hamar minutuko hiru txandatan, 97 altxaldi eman zizkion 152 kiloko harriari, Juan Joxe Unanue Goenatxo II.aren marka onduz. Hori dela eta, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan izango ditugu gonbidatu bezala.

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. 'Gaur Egun'ek baztertu dituen albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkainek eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat ere jasoko dute aurkezleek.

Agurne Anasagastik gidatuko du tertulia, eta dagoeneko ezagunak ditugun hiru tertuliakide izango ditugu mahaiaren inguruan: Iro Landaluze, Judas Arrieta eta Josebe Iturriotz. Gai berezi zein bitxiak jorratuko dituzte mahaiaren inguruan.

Iro Landaluzek, gainera, asteburuan bertan bildutako onddo bereziak erakutsiko dizkigu. Zeintzuk ote dira pozointsuak? Eta zeintzuk jan daitezke inongo arazorik gabe? Bestalde, asteburuari begira, onddoak hartzeko tokirik egokienen aurreikuspen bat egingo digu, zuzenean.

Jon Urbieta ere platoan izango dugu ikus-entzuleekin harremanetan, zuzen-zuzenean. Tertuliako gaiari lotuta, zein pertsona ezagunekin gustatuko litzaizuke kafetxo bat hartzea tertulia giroan? Bidali zuen erantzunak #zuekhor erabilita edota gure WhatsApp telefonora (605779540).

'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioa, 15:45etik aurrera, zuzenean, ETB1en.

Informazio gehiago (1)