Itxi

Gaur, 15:45ean

Kike Amonarriz izango dugu gonbidatu 'Zuek hor eta gu hemen' saioan!

I.A.

"Tribuaren Berbak" saioaren denboraldi berria aurkeztera etorriko zaigu Kike Amonarriz. Baina, gainera, euskararen inguruko proba batzuk gainditu beharko ditu…

Kike Amonarriz aurkezlea etorriko da "Zuek hor eta gu hemen" saioko platora. "Tribuaren Berbak" berak aurkezten duen saioak igandean, urriaren 19an, ekingo dio denboraldi berriari, euskararen alderdirik deigarrienak, interesgarrienak eta ezezagunenak ezagutzen jarraitzeko asmoz. "Zuek hor eta gu hemen" saioan, euskararen inguruko proba batzuk igaro beharko ditu!

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. "Gaur Egun" albistegiak baztertu dituen albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkain eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat ere jasoko dute.

Egunero bezala, Agurne Anasagastik gidatuko du mahai-ingurua, eta bertan izango ditu tertuliakide Saioa Lopez, Maisha MC eta Maite Bastos. Gaurkotasun gaiez gain, bitxikeria eta umorez egindako bideoak ikusi eta komentatzeko aukera izango dute.

Saioa Lopez izango dugu ostiralero bezala asteburuko agenda erakusten. Urriko asteburu hau karga-karga eginda dator, eta hainbat kontu azalduko dizkigu: Nafarroa Oinezen nondik norakoak, moto kontzentrazioak, Ordiziarrock, Los Chicos taldearen kontzertua…

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraitzen ditugu, eta Jon Urbietak galdera bat egiten die ikus-entzuleei programaren hasieran, eta horiek erantzuna emateko hiru bide dituzte: Twitter (@zuekhor), Facebook (www.facebook.com/zuekhor) eta WhatsApp (605779540). Interneteko aplikazio berri bati buruz arituko da egunero.

Hori guztia eta askoz gehiago, 15:45etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)