Itxi

Pedro Mari Bastegietarekin

Aurpegirako maskara ekologikoa egiten ikasiko dugu 'Zuek hor' saioan

Tablet zoragarri bat zozkatuko dugu. Ba al dakizu fraideek ahopean kantatzen duten abestia zein den?

Pedro Mari Bastegieta baserritar ekologikoa etorriko da berriro ere "Zuek hor eta gu hemen" saiora zuzen-zuzenean bere bitxikeria eta trikimailuak erakustera. Gaur, produktu naturalekin aurpegirako maskara bat egiten erakutsiko digu, azala leun-leuna izateko. Gainera, produktu naturalez zein ekologikoz eginiko entsalada eder bat nola egin dezakegun erakutsiko digu. Eta, beti legez, produktu berri eta bitxiak ekarriko dizkigu.

Egunero bezala, Agurne Anasagastik gidatuko du mahai-ingurua, eta, ostirala izanik, berritasun ugarirekin etorriko da. Hasteko, ohikoak diren Maisha MC eta Maite Bastos izango ditu solaskide. Gainera, zeregin honetan estreinatuko da Irati Anda eskalatzailea ere. Bestalde, Maisha MCk Euskal Herrian punta-puntakoa den rap-musikari bat ekarriko digu: Norzzone.

Eta gaur ostirala izanik, tablet zoragarri bat zozkatuko dugu. Parte hartu al duzu, astero, "Zuek hor eta gu hemen" saioan egiten den lehiaketan? Oraindik garaiz zabiltza. Ba al dakizu zein den fraideek ahopean kantatzen duten abestia? Bidali erantzuna eta zure izen-abizenak WhatsApp bidez 605779540 telefono-zenbakira!

Hori guztia eta askoz gehiago, 15:40tik aurrera, ETB1en!

Informazio gehiago (1)