Itxi

22:30ean

Axi Muniain eta Nerea Amilibia, gaurko 'Zuek Hor!!' saioan

EITB

Munian surflariak eta Amilibia mendi korrikalariak euren ibilbide eta zereginen inguruko hainbat bitxikeri aitortuko dituzte, saioaren giro umoretsuan murgilduta.

Gaur 'Zuek Hor!!' saioak mendia eta itsasoa elkartu nahi izango ditu, eta horretarako bi gonbidatu elkarrizketatuko dituzte: Nerea Amilibia, mendi lasterketetan aritzen den korrikalaria, eta Axi Muniain surflaria.

Nerea Amilibia Aiakoa da eta mendi lasterketetan ehundik gora txapel irabazitakoa da dagoeneko! 32 urte beteak zituenean hasi zen mendi lasterketetan parte hartzen.

Axi Muniain, berriz, olatu erraldoien atzetik aritzen den surflari zarauztarra da. Espainia mailan, lehiaketetan parte hartzen ez duen lehen surfista profesionala da. Billabong XXL olatuen sarietarako izendatu dute birritan, eta horietako batean Monster Paddle sarietarako hautagaia izan zen. Surf irakaslea ere bada.

Saioa Anjel Alkain eta Aitziber Garmendia aurkezleek gidatuko dute, eta, ohi legez, bertan izango dira Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Argiñano eta Berasategi, Paulino… Denen artean, saio umoretsua egingo dute. Helburu nagusia, gonbidatuek ondo pasatzeaz gain, euren zereginetan onak direla esatea izango da. Azken finean, miresten dugun jendeari bere lan edo eginkizunetan oso ona dela esatea da saio honen asmoa.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatua egingo baitu zuzenean Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai ETB1en.

B1en.

Informazio gehiago (1)