Itxi

22:30ean, ETB1en

Iñake Irastorza eta Mireia Gabilondo, gaur gauean, 'Zuek Hor!!' saioan

EITB

Bi aktoreek euren ibilbidea errepasatuko dute eta Anjel Akain, Aitziber Garmendia eta hainbat pertsonaia dibertigarriren galderei erantzungo dizkiete.

Gaur gaueko 'Zuek Hor!!' saioak Iñake Irastorza eta Mireia Gabilondo aktoreak izango ditu gonbidatu.

Iñake Orion jaio zen, baina gaur egun Donostian bizi da. Urte asko daramatza antzerki munduan, telebistan eta zineman lanean. Telebistan, 'Kontuz, atsuak!' saioko MaiKarmen da, eta Arregitarrak familiako Elo gorpuztu zuen.

Mireia Gabilondo bergararra da jaiotzez, baina Donostian bizi da bera ere. Aktore lanaz gain, antzerkian eta zineman zuzendari lanak ere egiten ditu. Amaren eskuak izeneko filma zuzendu berri du, eta La Calma mágica antzezlanean aktore lanetan dabil gaur egun.

Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak gidatuko dute saioa, baina bertan izango dira, nola ez, Andoitz eta Gorane haurrak, 'La Jaio' txoni poligoneroa, Argiñano eta Berasategi, eta Paulino. Gonbidatuen biografia ezkutuak ezagutuko dira saioan, eta Lazkao Txiki eta Pernando Amezketarra ere bertan izango dira, galderak egiten.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa. Elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso bertsio musikatua egingo baitu zuzenean Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' saioa gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)