22:30ean, ETB1en
Matxalen Ziarsolo eta Oihana Kortazar, gaur gauean, 'Zuek Hor!!'en
EITB
Emakume kirolari txapeldunak izango dira protagonista gaur, Aitor Gabilondok gidatzen duen saioan, 22:30ean hasita.
Gaur gauean, emakume kirolari txapeldunak gonbidatu dituzte 'Zuek Hor!!' saioko sofa laranjara. Lehenengoa, Bera Berako eskubaloi taldeko kapitaina, Matxalen Ziarsolo; eta txapeldun baten ondoan, beste txapeldun handi bat, Oihana Kortazar mendi lasterkaria.
Matxalen Ziarsolo Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldeko kapitaina da. Ermuan jaio zen, baina Zarautzen bizi da gaur egun, eta Bera Bera taldearekin hirugarren liga jarraian irabazi berri du. Azken urteotan 11 titulu irabazi ditu talde donostiarrak, eta Matxalen Ziarsolo da titulu guztiak irabazi dituen jokalari bakarra.
Oihana Kortazar mundu mailako mendi korrikalaria da. 25 urterekin hasi zen kirol hau praktikatzen, eta karrera bertikaletako munduko txapelduna da jada, eta bigarren geratu zen munduko txapelketa konbinatuan.
Saioa Aitor Gabilondok gidatuko du, baina bertan izango dira, nola ez, Berasategi eta Argiñano sukaldariak, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Ingalaterrako erregina eta bere seme belarriluzea, eta baita Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren dobleak ere.
Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar, gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.
'Zuek Hor!!' saioa gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.
TB1en.