Gaur, ETB1en 22:30ean
Jon Plazaolarekin hasiko dugu 'Zuek Hor' saioaren bigarren denboraldia
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Zuek Hor!!" saioaren bigarren denboraldiri ekingo diogu gaur eta Jon Plazaola izango dugu ibilbide berri honetako lehen gonbidatua.
Nobedadez karga-karga eginda itzuliko gara! Aurkezle lanetan Ibon Gaztañazpi eta Marta Elvira arituko dira; pertsonaien azalean, Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Iker Galartza eta Ana Elordi aktoreak; eta giroa musikatuz, nola ez, Zukutu Band taldea izango da "Zuek Hor!!"eko platoan, Aitor Gabilondo buru dutela!
Aurreko denboraldian bezalaxe, gonbidatu zoragarri bat izango dugu astero. Oraingoan, denboraldia ezin hobeto hasteko, Jon Plazaola aktorea etorriko da "Zuek Hor!!" saioko sofara! Euskal Telebistan ibilbide oparoa duen aktore urretxuarra oso ezagun egin da aurreko denboraldiko "Allí abajo" telesaileko Iñaki pertsonaiarekin.
La Jaio txoni poligonera edota Andoitz eta Gorane haurrak ez dira faltako asteazkenetako saioan. Baina pertsonaia berri ugari ere ezagutuko ditugu: programa zuzenean ikustera datorren publikoaren gidari izango den autobus-txoferra; Idahon bizi den euskalduna; besteen kontuetan muturra sartzen duten senar-emazteak; eskelak irakurtzen dituen bikotea; saioko bekaduna?.. Denen artean, saio umoretsua egitea izango dute helburu.
Maddalen Arzallus bertsolariak borobilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin. Saio guztietan zuzeneko musika jartzeaz arduratuko den talde zoragarria da Zukutu Band!
Bigarren denboraldiaren estreinaldia gaur izango da, 22:30etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-eko programaren webgunean!