Cargando...
Itxi

Zirkulazio istripua

Motozale bat larri zauritu da Iurretan, auto baten kontra talka eginda

O.A. | EITB.EUS

2024/01/29

Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, eta zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Motozale bat larri zauritu da gaur Iurretan, auto baten kontra talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Ezbeharra 12:45 aldera gertatu da N-634 errepidean. Zaurituak 32 urte ditu, Zaldibiako auzokidea da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.