Zirkulazioa
Bi istripuk ilara luzeak eragin dituzte AP-8an Bilbon eta Mendaron
eitb.eus
2016/03/31
Bilbon, kamioi bat irauli da Mirafloreseko zubiaren paretik igaro ostean, Irungo noranzkoan, lau kilometro baino gehiagoko ilarak sortuta. Mendaron, errenkadak zazpi kilometrorainokoak izan dira.
Azken orduan izandako bi istripuk hainbat kilometroko auto-ilarak eragin dituzte AP-8ko bi puntutan. Horietako lehengoa Mendaron gertatu da, Bilborako noranzkoan, eta 7 kilometrorainoko auto-ilarak sortu ditu.
Trafiko Zuzendaritzak, alabaina, geroago zabaldu duenez, Mendaron itxitako erraila zabalik dago berriz eta normaltasunera itzultzen ari da zirkulazioa, puntu horretan.
Bilbon, Mirafloreseko zubiaren paretik igaro eta gero (Gasteizerako autobidea hartu baino lehentsuago) kamioi bat irauli egin da, 3 kilometro baino gehiagoko errenkadak eraginda, Irunerako noranzkoan.
4 Km de retenciones por el accidente de la #A8 Pk 115 #Bilbao coger la #N637 #Istripua #Autopilaketak #Trafikoa pic.twitter.com/CBwm8xB3G0
? Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 31 de marzo de 2016