Cargando...
Itxi

Gertaera

Zaldi batek GI-362 errepidea ixtea eragin du, Zumarragan

Agentziak | Erredakzioa

2018/09/27

07:45ean sartu da animalia errepidean, eta 08:20an ireki dute berriro, hura errepidetik ataratzea lortu ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Solte zegoen zaldi bat GI-632 errepidera sartu da goizean, Zumarragan (Gipuzkoa), eta, ondorioz, bidea itxi behar izan dute, ordu erdi batez. 08:20an ireki dute berriro.

07:45ean sartu da animalia errepidean, eta hura harrapatzen saiatu dira berehala. Zaldia errepidean ibili den bitartean, baina, zirkulazioa itxi behar izan dute, bi noranzkoetan, eta auto-ilara txikiak sortu dira.

08:20 aldera ireki dute berriro errepidea, zaldia harrapatu eta errepidetik atera ondoren, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.