Istripua Bizkaian
Gizon bat hil da Zornotzan lau autok eta kamioi batek elkar jota
Erredakzioa
2010/09/28
N-634 errepideetako bi errailak ia sei orduz itxi, eta 20:00ak aldera berriz ireki dituzte. Bost pertsona zauritu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
40 urteko gizonezko bat hil da eta bost pertsona zauritu dira N-634 errepidean, Zornotzan (Bizkaia), lau autok eta kamioi batek elkar jota, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
14:20 aldera jazo da ezbeharra eta horren ondorioz, auto bat "guztiz txikituta" geratu da.
Suhiltzaileek pertsona bat "burdina artetik atera" behar izan dute. Larri zaurituta zegoen eta bertan hil da.
Halaber,&' || 'nbsp; bost pertsona zauritu dira eta Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintzak N-634 errepideetako bi errailak itxi ditu ia sei orduz, eta 20:00ak aldera berriz ireki dituzte. Arratsaldean trafikoa A8 autobidetik eta Bizkaiko herriko erdigunetik desbideratu dute.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)