Gipuzkoa
A-15a zabalik jada, hainbat ibilgailuren istripu batengatik itxita egon ostean
agentziak | erredakzioa
2018/11/26
Gutxienez bost ibilgailuren arteko istripua izan da, baina ez dago zauriturik. Errepidea zabalik dago berriz. 10 km-rainoko ilarak sortu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
A-15 autobidea itxi dute Berastegin (Gipuzkoa), Iruñerako noranzkoan, Gorosmenditko tunelean hainbat autoren artean istripu bat talka izan ostean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Gutxienez bost ibilgailuk talka egin dute, 08:05 inguruan, baina ez da zauriturik izan. Istripuaren ondorioz, 10 km-rainoko auto ilarak sortu dira Nafarroako hiribururako bidean.
Zirkulazioa N-I errepidetik desbideratu dute, ilarak luza ez daitezen, iturrien arabera.
Edonola ere, 10:30 inguruan, errepidea ireki dute berriz, eta auto ilarak amaitu egin dira.
Amaitu dira #Autopilaketak #A15 Km 143 #Berastegi-n. ERREPIDEA IREKITA. Fin de retenciones en A-15 pk 143 Berastegi. CARRETERA ABIERTA. #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 19 de junio de 2018