Kale Nagusian
Emakume bat oso larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta
Erredakzioa
2012/01/25
Udatzaingoek dei bat jaso dute, Bilboko Kale Nagusian trafiko istripu bat izan dela ohartaraziz. Autobusei eta taxiei bakarrik zuzendutako errepide batetan gertatu da ezbeharra.
42 urteko emakume bat larri zauritu da gaur arratsaldean Bilbon, autobus batek harrapatuta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Ezbeharra Bizkaiko hiriburuko Moyua Plazan gertatu da.
Arratsaldeko 16:30etan, Udatzaingoek dei bat jaso dute, Bilboko Kale Nagusian trafiko istripu bat izan dela ohartaraziz. Autobusei eta taxiei bakarrik zuzendutako errepide batetan gertatu da ezbeharra.
77. lineako autobus batek 42 urteko Eskolaviako emakumea harrapatu du. Antza, debekatuta zegoen toki batetik gurutzatu du kalea.
Tokian egon diren bi erizainek emakumea hartatu dute. Ondoren, anbulantzia batek Basurtoko Ospitalera eraman du, oso larri.