Trafikoa
Normaltasuna da nagusi A-8 autobidean
Erredakzioa
2012/08/25
Larunbat honetan, 5 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira Biriatouko ordainlekutik. Oporrak amaituta, Europako iparraldera itzuliko diren ibilgailuak izan dira errepideetan.
Arazorik ez euskal errepideetan, larunbat honetan bi eta bost kilometrorainoko auto-ilarak izan ostean A-8 autobidean Biriatouko ordainlekutik, Frantziako mugan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ohikoa denez, oporrak amaituta, Europako iparraldera itzuliko diren ibilgailuak dira errepideetan. Goizeko lehen orduetan, bost kilometrorainoko auto-ilarak izan dira. Hortik aurrera, trafikoak hobera egin du, baina 16:30etatik aurrera, ibilgailuak pilatu dira berriro ere, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Informazio gehiago (1)