46 urte ditu
Philippe Montanier Realeko entrenatzaile berria ezagutzen
Erredakzioa
US Boulognen balentria lortu zuen taldea Frantziako Lehen Mailara igota. Duela bi urte Valenciennesera heldu zen eta taldeak 10. postuan bukatu zuen denboraldia, bere historiako posturik onenean.
Philippe Montanierrek, Realeko entrenatzaile berriak, 46 urte ditu (1964ko azaroaren 15ean) eta Frantziako hainbat taldetan atezain lanetan aritu zen. 2001. urtean aulkietara egin zuen salto.
Heziketa Fisikoan lizentziatua da eta bere promozioko lehena izan zen entrenatzaile titulua eskuratzeko lehian. Toulouse, Bastia eta Boli Kostako selekzioko bigarren entrenatzailea izan da.
US Boulognen balentria lortu zuen taldea Frantziako Lehen Mailara igota. Duela bi urte Valenciennesera heldu zen eta taldeak 10. postuan bukatu zuen denboraldia, bere historiako posturik onenean. Aurten 10.ean sailkatu du.
Valenciennesen Michel Troin izan da bere eskuineko eskua eta Realean ere hala izango da.