Itxi

Osasun txartela

Paperik gabeko etorkinentzako txartela, Euskadin bakarrik erabilgarri

Erredakzioa

EITB

Konstituzionalaren erabakia errespetatu egiten duela esan du Osasun Ministerioak, baina txartela Euskadin bakarrik erabili ahal izango dela argitu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

''Paperik gabeko'' etorkinei osasun txartela eman ahal izango die Euskadik, ''nahi baldin badu'', baina txartel hori ez da erabilgarria izango beste erkidego batzuetan, Rajoyren Gobernuko Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez.

Hala, Eusko Jaurlaritzak ezin izango die ''paperik gabeko etorkinei'' Estatu mailan eragina izango duen txartel ''bakarra'' eman, iturri horiek azpimarratu dutenez.

Osasun Ministerioak astelehen honetan Auzitegi Konstituzionalak plazaratutako epaia errespetatu egiten duela adierazi dute, eta, Gobernua etorkinei osasun arreta eskaintzearen kontra ez dagoela gogoratu dute.

Ildo horretan, paperik gabeko etorkinek ''asegurudun'' maila izatearen kontra daudela argitu dute, eta, erkidego guztiek, bere eskumenetan oinarrituta, pertsona horiei arreta eskaintzeko mekanismoak abiatu dituztela azaldu dute.

Osasun Ministerioak ez du dekretua bertan behera uzteko asmorik, iturri horiek ziurtatu dutenez.

Nafarroak bere ''formula'' erabiltzen jarraituko du

Konstituzionalak kaleratutako epaiak paperik gabeko etorkinei osasun arreta eskaintzea babesten duen arren, Nafarroak garai batean onartu zuen ''formula'' erabiltzen jarraituko duela argitu du Marta Vera Osasun kontseilariak.

Osasun arreta ordaintzeko baliabiderik ez dutela egiaztatzen duten etorkinei berau ordaintzeko diru-laguntza ematea erabaki zuen Nafarroak, eta formula horrekin jarraituko dute.

Albisteak (1)

Bideoak (2)