Kargatzen...
Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume baten gorpua aurkitu dute Baionan, ustez semeak hilda

EITB.EUS

Leer en Castellano

Jazoera Citadelle auzoan gertatu da. Biktimaren senar ohiak aurkitu du hilotza, haren etxean. 17 urteko semeak atxilotuta jarraitzen du.

41 urteko emakumezko baten gorpua aurkitu dute larunbat eguerdi honetan Baionan, EiTBk jakin ahal izan duenez. Biktimaren semea, 17 urteko gazte bat, atxilotu egin dute.

Gertaera Baionako iparraldeko Citadelle auzoan jazo da. Hildakoaren senar ohia horren etxera joan da, eta emakumea hilik aurkitu du, semea ere bertan zela.

Igande honetan zehar atxilotuta jarraitu du gazteak, eta Polizia Judizialaren galderei erantzuteari uko egin dio.

Bertako hedabideek diotenez, litekeena familia arteko drama izatea, hau da, indarkeria matxistarekin lotutako jazoera bat.

--------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Informazio gehiago (1)