GOBERNU BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ubarretxena, zorrak barkatzeari buruz: ''2027an aztertu beharko dugu zein eragin izango duen''

20250225132508_ubarretxena-eitbeus_
18:00 - 20:00
Ubarretxena, zorrak barkatzeari buruz: ''2027an aztertu beharko dugu zein eragin izango duen''
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, "epe motzean ez du ondoriorik (...), guri inork ez digu laguntzen, eta guri inork ez digu barkatzen".

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "erabat gaitzetsi" ditu Bingen Zupiriaren eta Ertzaintzaren aurkako pintadak

Eusko Jaurlaritzak "babes osoa" adierazi die Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari eta Ertzaintzako eta udaltzaingoetako profesional guztiei, azken egunetan haien aurka izandako eraso eta pintadak direla eta. "Kezkatu egiten gaitu gertakari larrien aurrean isiltzea edo garrantzia kentzea erabakitzen duten arduradun politikoak egoteak", nabarmendu du Maria Ubarretxenak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Gainera, erantzukizunerako deia egin du, jaiak "errespetuz eta askatasunez" gozatzeko. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "balorazio gazi-gozoa" egin du EBren eta AEBren arteko muga-zergen akordioari buruz

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak EITBri adierazi dionez, akordioak alderdi positiboak nahiz negatiboak ditu. Haren ustez, "hobe da akordioa lortzea, gerra komertziala izatea baino". Halaber, automobilgintzaren gaineko muga-zergak % 25etik % 15era murriztea positiboa dela iritzi dio, bai eta, oro har, ziurgabetasun garaiari amaiera ematea ere. Alderdi negatiboen artean, Euskadi herri esportatzailea den heinean, muga-zergak egote hutsak dakarren kaltea nabarmendu du sailburua. Era berean, deitoratu egin du altzairuaren eta aluminioaren gainean % 50eko muga-zergak mantentzea.

Gehiago kargatu