Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Otegi: 'Akordioa zabaldu nahi dugu, baina erabakitze-eskubideari uko egin gabe'

Radio Euskadi | EiTB.EUS

Leer en Castellano

EH Bilduko koordinatzailearen ustez, EAJrekin autogobernuari buruz adostutako testua 'independentistentzako oinarri minimo bat da', eta PSE-EEk bertan egon ezin duela uste du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, EAJk "ibilbide-orri subirano eta sozial" baten alde eginez gero, Gobernua sostengatu lezakete aurrekontuak onartuta, baina hori "salbuezpen" egoera bat izango litzatekeela esan du.

EAJk babes horren inguruan dituen zalantzei buruz galdeginda, azaldu du dagoeneko Nafarroako Gobernua sostengatzen dutela. Izan ere, foru komunitatearen aldaketa berrargitaratzearen alde azaldu du, nahiz eta Maravillas gaztetxea hustutzeari buruz sortutako desadostasunak aitortu: "ezin da jendea indarrez atera. Nafarroako Gobernuak gai hauek gainerako indarrekin, babesten dutenekin, kontsultatu behar ditu".

Estatu berriari buruz adostutako testuan aldaketak egiteari buruz, EAJk EH Bildurekin hitzartutakoa betetzea espero du. "Alderdi sozialistak ez du nazio bat garela onartuko, badago horri uko egingo dion norbait?", esan du Otegik, "guk ez". Bestalde, Podemosi buruz esan du ez duela "inolako argudio irmorik akordioan ez egoteko".

EAJrekin adostutako estatus berria "independentistentzako oinarri minimo bat da. Akordioa zabaldu bai, baino ez horrek minoriari beto eskubidea ematea baldin badakar". Arnaldo Otegiren ustez, akordio berriak "jendeak arazoei aurre egiteko balio izango du, besteak beste, pentsioen sistema publikoarekin".

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako espetxe-politika berriari dagokionez, aldaketak "epelak" izatea deitoratu du. Halere, PSOEren zailtasunak ulertzen dituela adierazi du, PPren presioa dela eta. Halaber, legezkotasuna eskatu du dipertsioarekin amaitzeko eta onuretan aurrera egiteko. "Ziurtasunak dituen etorkizuna behar dugu, presorik, erbesteraturik eta errefuxiaturik gabe".

Franco hobitik ateratzeaz, Otegik bat egin du Aitor Esteban Kongresuan EAJren bozeramailearekin: "Erorien Harana eraitsi behar da", eta hurrengo pausoa "frankistak erakundeetatik ateraraztea" dela nabarmendu du.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)