Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Mendiak ez du baztertzen maiatzaren 9tik aurrera EAEn soilik ezartzea alarma-egoera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bigarren lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusi ere badenaren esanetan, kutsatzeen gorakadaren erantzule nagusiak herritarrak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) da estatuan intzidentzia metatu handiena duen erkidegoa. Arrazoien inguruan galdetuta, herritarren gainean jarri du erantzukizuna Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusiak. Haren esanetan, "segur aski" herritarrak ez dira "behar bezala betetzen ari" oinarrizko osasun neurriak: higienea, distantzia edota mugikortasun eza.

Ildo horretan, maiatzaren 9an alarma-egoera altxatuko ote den galdetuta, Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek hitz egiten jarraitu behar dutela uste du Mendiak.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, egoera ez da berdina autonomia erkidego guztietan. Hori dela eta, nahieran egindako alarma-egoera bat aplikatu daitekeela iradoki du, batzuei soilik eragingo liekena. "Alarma-egoera autonomia erkidego batzuentzat bakarrik izan liteke", nabarmendu du.

Gainera, futbol zelaietan ikusleak sartzea oso erabaki ausarta litzatekeela aipatu du. "Hobe da zuhurrak izatea eta kutsatzeak murrizteko bidea sendotzea", gehitu du.

Transferentziak

Transferentzian inguruan ere hitz egin du. Haren hitzetan, "bizitzeko gutxieneko diru-sarrera lehenbailehen integratu behar da", baina eskualdatzea "ongi" egin behar dela argi utzita.

Espetxe eskumenaren harira egindako kritikak asmo txarrekoak direla iritzi dio, eta ez epaileak eta ezta fiskalak ere Eusko Jaurlaritzaren parte ez direla gogoratu du.

Madrilgo hauteskundeak

Madrilen maiatzaren 4ko hauteskundeetan hautagai izango direnetako batzuk jasotako bala gutunak ere ahotan hartu ditu. "Euskaditik ikusita, jazarpen politikoa, desberdin pentsatzen duena seinalatzea eta hiltzea bizi izan dugunean, ileak puntan jartzen zaizkit".

Albisteak (4)

Bideoak (1)