GALen 18 biktimak gizateriaren aurkako delitua leporatuko diote Barrionuevori, haren aurkako kereilan
Estatu indarkeriaren 18 biktimak Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro izandakoaren aurkako kereila bat aurkeztuko dute datorren astean, Egiari Zor fundazioaren eta GEBehatokiaren (Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia) babesarekin, gizateriaren aurkako delitua leporatuta.
Agerraldian hitza hartu dute Edurne Brouardek eta Bego Galdeanok (GALek hildako Santi Brouard eta Xabier Galdeanoren alabak), Maddi Bilbao eta Oscar Sanchez abokatuek eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko ordezkari den Agus Hernanek. Kereilak oinarritzat dituzten gertakariak Espainiako Gobernuak 80ko hamarkadan ETAren aurka abian jarritako ZEN Planaren baitan kokatzen dira.
Barrionuevo izan zen ZEN Planaren "arduradun nagusietako bat", berak 2022an Espainiako hedabide bati egindako elkarrizketan aitortu bezala.
Oscar Sanchez eta Maddi Bilbao abokatuek azaldu dutenez, "froga oso sendoak" dituzte, eta, besteak beste, Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu izandakoak eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak deklaratzea proposatuko dute.
Abokatuen iritziz, ZEN planaren baitan kokatutako ekintzak eta GALen ondorengo jardunari lotutako delituak ez dira preskribatu.
Halaber, Auzitegi Nazionalak kereila atzera botaz gero, nazioarteko instantzietara joko dutela iragarri dute.
_______________________________________________________________________________________________________
ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Barrionuevok Estatu Terrorismoa aitortu du El Pais hedabideak egindako elkarrizketa batean
_______________________________________________________________________________________________________
Brouardek eta Galdeanok espero dute bide judizialak "atea irekiko" duela estatu indarkeriak eragindako "gertakariak eta erantzukizunak argitzeko" eta "Barrionuevo Peña bezalako pertsonaia batzuk diren bezala pasa daitezen historiara, giza eskubideak urratzeko gobernu-boterea zein botere politikoa erabili zituzten benetako kriminalak".
"Egiak ez du preskribatzen, ezta minak ere. Barrionuevok, beste batzuek bezala, kontatu duena baino gehiago daki. Espero dugu hau aukera bat izatea auzitegi batek inork bere gain hartu ez dituen erantzukizunak ezarri eta adierazi ahal izateko", azpimarratu dute.
Kereila aurkeztu dutenen ordezkariek onartu dute ez dela "erabaki erraza izan", ez baitu gaurdaino justiziak "gauza handirik egin gertakari horien guztien egiara iristeko, ez arduradunak seinalatzeko, ezta erantzukizun mailak ezartzeko ere; kontrakoa baizik".
Are gehiago, nabarmendu dute Giza Eskubideen Behatokiaren "bultzada" izan dela eszenatoki horretara eraman dituena. Horrekin batera, gogora ekarri dute bere garaian Urkullu lehendakariak "laguntza ekonomikoa" eskaini ziela, baina orduan erabaki zutela "egoeraren balorazio juridikoa egitea" eta Barrionuevoren aurka prozesu bat irekitzeko "benetako aukerak" aztertzea.
Ildo berean, uste dute esku hartu behar dutela "Estatuko aparatuetatik egindako krimenak zuritzeko eta justifikatzeko saiakera horiei amaiera emateko".
Kereila aurkeztuko dutenen zerrenda
1. Edurne Brouard Aldamiz. Santi Brouarden alaba. GALek hil zion aita, 1984an
2. Bego Galdeano Prieto. Xabier Galdeanoren alaba. GALek hil zion aita, 1985ean
3. Lourdes Oñederra Bergara. Ramon Oñederraren arreba. GALek hil zion anaia, 1983an
4. Arantza Oñederra Bergara. Ramon Oñederraren arreba
5. Izaskun Ugarte Begoña. Mikel Goikoetxea Elorriagaren alarguna. GALek hil zion senarra, 1984an
6. Josu Amantes Arnaiz. GALek larri zauritu zuen, 1985ean
7. Axun Lasa Arostegi. Joxean Lasaren arreba. GALek bahitu, torturatu eta hil zion anaia, 1983an
8. Joseba Lasa Jauregi. Joxean Lasaren iloba
9. Peli Aldatz Moran. Fernando Egileorren alarguna. GAL hura hiltzen saiatu zen 1985ean. Espainiaratu egin zuten Frantziatik 1986an, eta torturak salatu zituen
10. Gorka Egileor Aldatz. Fernando Egileorren semea
11. Amaia Egileor Aldatz. Fernando Egileorren alaba
12. Izaskun Rekalde. Morbihan (Frantzia) bizitzeko agindua ezarri zioten 1987an
13 Peio Aizpurua Arbelaitz. Dionisio Aizpuruaren anaia. Poliziak hil zion anaia, Pasaian, 1984an
14. David Isart Badiola. Pedro Maria Isarten anaia. Poliziak hil zion anaia, Pasaian, 1984an
15. Francisco Javier Izura Sanz. Jose Mari Izura Sanzen anaia. Poliziak hil zion anaia, Pasaian, 1984an
16. Carlos Delas Aizkorbe. Rafael Delas Aizkorberen anaia. Poliziak hil zion anaia, Pasaian, 1984an
17. Bixen Mujika Mendiondo. Eugenio Aranburu Garmendiaren alarguna. Cabo Verdera deportatu zuten senarra, 1985ean
18. Maider Garcia Martin. Juan Carlos Garcia Goenaren alaba. GALek hil zion aita, 1987an
Albiste gehiago politika
Amaya Zabarteren senarrak gertatutakoa estaltzeko saiakerak salatu ditu Legebiltzarrean
Amaya Zabarte 2024ko martxoaren 5ean zauritu zen larri Real Sociedad-PSG partidaren aurretik Ertzaintzak egindako karga batean. Haren senarrak, Joseba Novoak, Legebiltzarrean azaldu du hilabete hauetan oztopoak jasan dituztela gertatu zena argitu eta arduradunak aurkitzeko saiakeran. Legebiltzarkideei eskatu die ausartak izan daitezela, Justizia egiteko.
Faxismoaren aurkako neurriak hartzeko EH Bilduk egindako eskaerak aurrez aurre jarri ditu Sanchezen Gobernua eta PP
Mertxe Aizpuruak (EH Bildu) frankismoaren gorespenarekin amaitzeko neurriei buruz egindako galdera batek liskar gogorra eragin du Alderdi Sozialistaren eta popularraren artean. EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileari emandako erantzunean, Pedro Sanchezek iragarri du ikur frankisten katalogo bat egingo dutela, eta horiek kaleetatik kenduko dituztela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo LEPak egokituko ditu, lanpostuen heren batean euskara egiaztatzea atzeratzeko
Aldundiaren bozeramaileak iragarri du 113 lanpostu eskainiko dituzten 13 LEP jarriko direla martxan. Azken epai judizialen ondoren, ordea, euskara-eskakizunetan aldaketak izango dira; izan ere, lanpostuen % 34tan hizkuntza-eskakizuna aurrez izatea ez da nahitaezkoa izango eta egiaztatu ahal izateko epe bat emango da.
25 urte dira ETAk Maximo Casado espetxe funtzionarioa erail zuela
Maximo Casadoren bi lagunek hilketaren eguna nola gogoratzen duten kontatu diote ETBri. Pepe Moulia espetxeetako funtzionario ohiak eta Benito Aguirre Zaballako zuzendari ohi eta gaur egun Euskadiko espetxe ikuskaritzaren arduradunak adierazi dute egunerokoa ez zela erraza ETAren helburu zirela jakinda.
Pedro Sanchezek iragarri du ikur frankisten katalogoa laster argitaratuko dela, horiek kendu ahal daitezen
Sanchezek Gobernuaren kontrolerako saioan egin du iragarpena, Kongresuko osoko bilkuran, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Gobernuak "frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko" zer neurri hartuko dituen galdetu dio Aizpuruak.
Zupiriak nabarmendu du ez duela "zalantzarik" kontramanifestatzaileen helburua "Ertzaintza zela, ez Falange Española"
"Dibertigarria da Falangeren kontzentrazioari erreparatzea, alderdi horrek ez baitu garrantzirik, Gasteizko kaleetan indarkeriaren erabilera totalitarioa egin zuten sistemaren aurkako talde alegalei buruz ez hitz egiteko", adierazi du elkarrizketa batean.
Espainiako Gobernuak ez du berriz eskatuko euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizial izatea, 27 estatukideen babesa lortu arte
Ekimenak Europar Batasuneko estatukide guztien babesa behar du aurrera ateratzeko. Itxura guztien arabera, Alemaniaren jarrera da oztopo nagusia.
Alfredo Martínez Osasunbideko gerentea kargutik kendu dute
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak kargutik kendu du Alfredo Martinez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerentea, legegintzaldiaren bigarren erdian departamentuari "bultzada" ematea beharrezkoa dela iritzita.
EH Bilduk akordioa lortu du bezeroen arreta zerbitzuetan euskara txertatu dadin
Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin egindako akordioaren ondorioz, Hego Euskal Herrian lan egiten duten enpresek euskarazko arreta pertsonalizatua eman beharko dute.
Gogora Institutuak % 30 handituko du 2026an ikerketa historikoetarako aurrekontua
Abenduaren 1ean, ikasleen, biktimen eta herritarren topaketa bat egingo dute frankismoaren "azken urteak desmitifikatzeko".