Espainiako Gobernuak, Juntsekin, lortu du 4.000 adin txikiko migratzaile erkidegoen artean banatzeko akordioa
Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Junts alderdiarekin, gaur egun Kanarietan dauden 4.000 adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean banatzeko.
Juntsek ohar bidez azaldu duenez, akordioak Kataluniara iritsiko diren adin txikiko migratzaileen kopurua "mugatuko" du. Horren arabera, 4.000 adin txikiko horietatik 20 edo 30 bakarrik iritsiko dira Kataluniara, eta 700, ostera, Madrilgo Erkidegora.
Kataluniako alderdi independentistaren esanetan, biztanle kopurua ez ezik, orain arte autonomia erkidegoek egin duten ahalegina kontuan hartuko da banaketa egiterakoan. Hori dela eta, Juntsek aurreikusi du orain arte adin txikiko askori hartzem dituzten erkidegoetara (Katalunia eta Euskadi, kasu) ez direla oraingoan asko iritsiko.
Antza denez, gainera, orain arte 18 urtez azpiko migratzaileak hartzeko ahalegin handiagoa egin dutenek ordaina jasoko dute, nola egingo duten zehaztu ez badute ere.
Ministroen Kontseiluak Atzerritarren Legearen 35. artikulua erreformatzea onartu du gaur goizean, dekretu bidez, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean. Juntsekin akordioa lortu ondoren erabaki du Espainiako Gobernuak gaia gaurko Ministroen Kontseilura eramatea, izan ere, alderdi horren babesa ezinbestekoa da Diputatuen Kongresuan erreformari baiezkoa emateko.
Sumar eta Coalicion Canariak Atzerritarren Legaren 35. artikulua erreformatzeko proposamena eraman zuten pasa den uztailean Kongresura, baina ez zen aurrera atera PP, Vox eta Junts aurka agertu zirelako.
Espainiako Gobernuak harrerarako baliabideei buruzko informazioa eskatu die erkidegoei
Adin txikiko migratzaileak banatzeko akordioa lortu ondoren, autonomia erkidego bakoitzak zenbat hartuko dituen jakitea falta da. Kopuruak zehazteko asmoz, harrera-baliabideei buruzko informazioa eskatu die Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei, eta martxoaren 31ra arteko epea eman die horretarako.
Angel Victor Torres Lurralde Politikarako eta Memoria Demokratikorako ministroa aritu da talde politikoekin negoziatzen, eta Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian emango ditu azalpenak.
Albiste gehiago politika
Joseba Novoa, Amaia Zabarteren senarra: "Sufrimendu handia bizi dugu 2024ko martxoaren 5etik"
Joseba Novoa Amaya Zabarteren senarra da, 2024ko martxoan Real Sociedad-PSG partidaren aurretik Ertzaintzak egindako karga batean larri zauritutako zalea. Eusko Legebiltzarrean izan da familiaren abokatuarekin batera. "Amaiari gertatu zitzaiona edozeini gerta zekiokeela" nabarmendu du. "Amaia han zegoen, besterik gabe", azpimarratu du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz.
Pedro Sanchezek ikur frankisten katalogoa laster argitaratuko dela iragarri du, horiek kendu ahal daitezen
Sanchezek Gobernuaren kontrolerako saioan egin du iragarpena, Kongresuko osoko bilkuran, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Gobernuak "frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko" zer neurri hartuko dituen galdetu dio Aizpuruak.
Zupiriak nabarmendu du ez duela "zalantzarik" kontramanifestatzaileen helburua "Ertzaintza zela, ez Falangea"
"Dibertigarria da Falangearen kontzentrazioari erreparatzea, alderdi horrek ez baitu garrantzirik eta legala da, Gasteizko kaleetan indarkeriaren erabilera totalitarioa egin zuten sistemaren aurkako talde alegalei buruz ez hitz egiteko", adierazi du elkarrizketa batean.
Espainiako Gobernuak ez du berriz eskatuko euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizial izatea, 27 estatukideen babesa lortu arte
Ekimenak Europar Batasuneko estatukide guztien babesa behar du aurrera ateratzeko. Itxura guztien arabera, Alemaniaren jarrera da oztopo nagusia.
Alfredo Martínez Osasunbideko gerentea kargutik kendu dute
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak kargutik kendu du Alfredo Martinez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerentea, legegintzaldiaren bigarren erdian departamentuari "bultzada" ematea beharrezkoa dela iritzita.
EH Bilduk akordioa lortu du bezeroen arreta zerbitzuetan euskara txertatu dadin
Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin egindako akordioaren ondorioz, Hego Euskal Herrian lan egiten duten enpresek euskarazko arreta pertsonalizatua eman beharko dute.
Gogora Institutuak % 30 handituko du 2026an ikerketa historikoetarako aurrekontua
Abenduaren 1ean, ikasleen, biktimen eta herritarren topaketa bat egingo dute frankismoaren "azken urteak desmitifikatzeko".
Bederatzi funtzionario Donostiako Atzerritarren Bulegoan sartuko direla iragarri du Espainiako Gobernuak
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du Gobernuak ezagutzen duela bulego horren egoera, eta gogorarazi du atzerritarrei buruzko araudi berriak langile-kopuru handiagoa aurreikusten duela. Donostian, bederatzi funtzionario inguru sartuko dira, "lanpostuen % 100 inguru betetzeko", adierazi du.
Espainiako Gobernuak eta erkidegoek 10.000 eurorainoko prestazioa kofinantzatuko dute AEA aurreratua duten pazienteei 24 orduko arreta emateko
Espainiako Gobernuak astearte honetan onartutako errege lege-dekretuak muturreko mendekotasun gradu (III+ gradua) bat sortu du, gaixotasun neurologikoak eta konplexutasun handiko zainketak dituzten pertsonei babes espezifikoa eta 24 orduko arreta emateko.
Sanchezek iragarri du 500 milioi bideratuko direla AEA duten pazienteen arreta bermatzeko eta mendekotasun sistema indartzeko
Era berean, III+ gradua sortzea aurreikusten da, 24 orduko arretarekin, alboko esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun konplexu batzuk dituzten pazienteentzat.