PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
PPk agintzen duen autonomia erkidego guztiek uko egingo diote adin txikiko migratzaileak hartzeari, baldin eta Espainiako Gobernuak hori egiteko bitartekoak eta dirua jartzen ez baditu, Genovako iturriek jakinarazi dutenez.
Halaber, agintean jarraitzeko helburuz, legeekin ez ezik, adin txikikoekin trafikatzen aritzea leporatu dio Pedro Sanchez buru duen gobernuari. Ez hori bakarrik, adin txikiko migratzaileak pertsonak direla azpimarratu du, ez "jaso beharreko paketeak".
Alderdi Popularrak Espainiako Gobernua kritikatu du adin txikiko migratzaileak "modu asimetrikoan" eta "irizpide alderdikoiei jarraituta" banatzeko irizpideak onartzeagatik.
Salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
Ayusok helegitea iragarri du
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidente popularra ere ez dago ados adin txikiko atzerritarrak erkidegoen artean banatzeko akordioarekin. Ildo horretan, iragarri du auzitegietan helegitea jarriko duela eta gaia Europar Batasunera eramango duela.
"Ez Katalunia, ez Madril eta ez Kanariak. Ezin da legez kanpoko migrazio masiboa bultzatu", adierazi du Diaz Ayusok X sare sozialean. Halaber, adin txikikoak arma politiko gisa erabiltzea leporatu dio.
Albiste gehiago politika
25 urte dira ETAk Maximo Casado espetxe funtzionarioa erail zuela
Maximo Casadoren bi lagunek hilketaren eguna nola gogoratzen duten kontatu diote ETBri. Pepe Moulia espetxeetako funtzionario ohiak eta Benito Aguirre Zaballako zuzendari ohi eta gaur egun Euskadiko espetxe ikuskaritzaren arduradunak adierazi dute ez zela erraza euren egunerokoa ETAren helburu zirela jakinda.
Joseba Novoa, Amaya Zabarteren senarra: "Sufrimendu handia bizi dugu 2024ko martxoaren 5etik"
Joseba Novoa Amaya Zabarteren senarra da, 2024ko martxoan Real Sociedad-PSG partidaren aurretik Ertzaintzak egindako karga batean larri zauritutako zalea. Eusko Legebiltzarrean izan da, familiaren abokatuarekin batera. "Amayari gertatu zitzaiona edozeini" gerta zekiokeela nabarmendu du. "Amaya han zegoen, besterik gabe", azpimarratu du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz.
Pedro Sanchezek iragarri du ikur frankisten katalogoa laster argitaratuko dela, horiek kendu ahal daitezen
Sanchezek Gobernuaren kontrolerako saioan egin du iragarpena, Kongresuko osoko bilkuran, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Gobernuak "frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko" zer neurri hartuko dituen galdetu dio Aizpuruak.
Zupiriak nabarmendu du ez duela "zalantzarik" kontramanifestatzaileen helburua "Ertzaintza zela, ez Falange Española"
"Dibertigarria da Falangeren kontzentrazioari erreparatzea, alderdi horrek ez baitu garrantzirik, Gasteizko kaleetan indarkeriaren erabilera totalitarioa egin zuten sistemaren aurkako talde alegalei buruz ez hitz egiteko", adierazi du elkarrizketa batean.
Espainiako Gobernuak ez du berriz eskatuko euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizial izatea, 27 estatukideen babesa lortu arte
Ekimenak Europar Batasuneko estatukide guztien babesa behar du aurrera ateratzeko. Itxura guztien arabera, Alemaniaren jarrera da oztopo nagusia.
Alfredo Martínez Osasunbideko gerentea kargutik kendu dute
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak kargutik kendu du Alfredo Martinez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerentea, legegintzaldiaren bigarren erdian departamentuari "bultzada" ematea beharrezkoa dela iritzita.
EH Bilduk akordioa lortu du bezeroen arreta zerbitzuetan euskara txertatu dadin
Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin egindako akordioaren ondorioz, Hego Euskal Herrian lan egiten duten enpresek euskarazko arreta pertsonalizatua eman beharko dute.
Gogora Institutuak % 30 handituko du 2026an ikerketa historikoetarako aurrekontua
Abenduaren 1ean, ikasleen, biktimen eta herritarren topaketa bat egingo dute frankismoaren "azken urteak desmitifikatzeko".
Espainiako Gobernuak iragarri du Donostiako Atzerritarren Bulegoan bederatzi funtzionario sartuko direla
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du Gobernuak baduela bulego horren egoeraran berri, eta gogorarazi du atzerritarrei buruzko araudi berriak langile-kopurua handitzea aurreikusten duela. Donostian, bederatzi funtzionario inguru sartuko dira, "lanpostuen % 100 inguru betetzeko", adierazi du.
Espainiako Gobernuak eta erkidegoek 10.000 eurorainoko prestazioa kofinantzatuko dute AEA aurreratua duten pazienteei 24 orduko arreta emateko
Espainiako Gobernuak astearte honetan onartutako errege lege-dekretuak muturreko mendekotasun gradu (III+ gradua) bat sortu du, gaixotasun neurologikoak eta konplexutasun handiko zainketak dituzten pertsonei babes espezifikoa eta 24 orduko arreta emateko.