Cargando...

Zuzenean

ZUZENEAN

Honela kontatu dizuegu EiTB Maratoiaren eguna

Actualizar

00:40 Bukatu da gaurko eguna. #EiTBMaratoia-k 393.166 euro biltzea lortu du. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Gogoratu hemen ekarpenak egiten jarraitu dezakezuela.

 

00:10 Gauerdia pasata ere zure ekarpena egin dezakezu eitb.eusen. #EiTBMaratoia


23:45 344.780 euro bildu ditu jada #EiTBMaratoia-k. Oraindik ez duzula ekarpenik egin? Hemen duzu aukera gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borrokari bultzada emateko.

23:30 #Donostia-ko Kostituzio Plazan giza erlojua osatu dute #EiTBMaratoia-ren alde.

23:14 300.000 euroen muga gainditu dugu! 314.780 euro bildu ditugu orain arte. Mila esker #EiTBMaratoia-ren bultzatzaile guztiei!

22:30 264.780 euro lortu ditu jada #EiTBMaratoia-k. Mila esker! Gogoratu online egin dezakezula zure ekarpena, hemen.

22:10 Bideoa: Aurpegi ezagun asko pasatu dira #EiTBMaratoia-ren deigunetik.


21:08 237.218 euro! Hori da orain arte jaso dugun azken zifra! Mila esker denoi! Gogoratu hemen egin dezakezula gaitz neurodegeneratiboen aurkako borrokarako ekarpena.

21:05 #EiTBMaratoia-k dirua biltzen jarraitzen du. 211.027 euro bildu ditugu orain arte. ESKERRIK ASKO! Gogoratu aurtengo maratoiaren helburua gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko ikerketarako dirua biltzea dela. Hemen egin dezakezu ekarpena.

20:39 201.927! Eskerrik asko! Zoragarriak zarete! Jarraitu gaixotasun neurodegeneratiboen aldeko ikerketa bultzatzen hemen.

20:20 Joxe Mari Agerretxe ere #EiTBMaratoia-ren partaide izan da. Mila esker, Porrotx!

20:13 177.737! Goazen aurrera! Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Hemen egin dezakezue ekarpena.

19:58 Gogoratu zure ekarpena oso garrantzitsua dela. Telefonoz edo online egin dezakezu, hemen.

19:40 160.000 euroen muga pasatu dugu. 164.110 euro bildu ditugu orain arte! Jarraitu laguntza ematen, hemen.

19:01 156.010! Mila mila esker parte hartu duzuen guztioei! Jarraitu laguntza ematen hemen.

18:48 Aurrera goaz! 148.275 da dugun azken zifra! Gogoratu ekarpen guztiak oso garrantzitsuak direla! Hemen duzu zurea egiteko aukera.

18:47 Gasteizen, giza erlojua osatu dute hainbat lagunek. Mila esker gerturatu zareten guztioi!


17:54 Ondo baino hobeto gabiltza: 135.170 euro! #EiTBMaratoia

17:37 Ekarpen guztiak dira garrantzitsuak, euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten! #EiTBMaratoia

17:18 Internet bidez eman dezakezu gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren aldeko dirua hemen #EiTBMaratoia

17:01 Zifra une oro gorantz doa: 90.734 euro! Jarrai dezagun horrela EiTB Maratoian

16:59 Zifra gorantz doa: 77.372 euro! Eskerrik asko bihotz-bihotzez #EiTBMaratoia-n parte hartzen ari zareten guztioi!

16:18 Iruñeko Gaztelu plazan giza erlojua egin dute eguerdian. Eskerrik asko ekitaldian parte hartu duzuenoi!

16:07 Zifra gorantz doa: 62.372 euro! Eskerrik asko bihotz-bihotzez #EiTBMaratoia-n parte hartzen ari zareten guztioi!

14:54 Jasotako diru-kopuruak gora egin du, dagoeneko 50.930 euro ditugu! Mila esker #EiTBMaratoia

14:15 BIDEOA: Telefonoak jo eta jo ari dira EiTB Maratoiaren call centerrean. Garrantzitsuena denok parte hartzea da egun garrantzitsu honetan.

13:56 Internet bidez eman dezakezu gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren aldeko dirua hemen #EiTBMaratoia

13:12 ARGAZKI-GALERIA: EiTB kateko, kirol munduko eta kultura arloko pertsona ezagunek parte hartu nahi izan dute egun berezi honetan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

12:39 BIDEOA: Parkinsonak 65 urtetik gorako pertsonei eragiten die batez ere. Kasuen % 10 genetikoak dira.

 

 

12:00 Zifra une oro gorantz doa: 31.840 euro! Jarrai dezagun horrela EiTB Maratoian

11:38 AUDIOA: Gaur egun, 600 gaitz neurodegeneratibo baino gehiago daude, zuzenean edo zeharka guztiok ezagutzen dugu horietako baten bat pairatzen duen norbait. Hona hemen Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko buruaren testigantza, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

 

11:31 Zifra berria daukagu: 27.340 euro! Eskertzekoa da benetan partaide bakoitza egiten ari den ekarpena.

11:19 Kontuan hartzeko informazioa: 902 54 25 25 telefono-zenbakia bihar, larunbata, arte egongo da zabalik, baina datozen asteetan ere egin lagundu ahal izango du nahi duen orok on-line bitartez, eitb.eus-en, eta Kutxanbak-eko kontu korronte honetan: ES73 2095 0611 00 9109513824.

10:34 ARGAZKI-GALERIA. Pertsona ezagun askok ez dute egun garrantzitsu hau galdu nahi izan, eta gure call centerrean daude jendearen deiak, borondate onaren isla, jasotzen.

 

10:21 Zorioneko gaude! Dagoeneko 13.750 euro bildu ditugu gaixotasun neurodegeneratiboen aurka ikertzeko. Eskerrik asko EiTBko Maratoian parte hartzen ari zareten guztoi!

09:59 Gogora dezagun hurrengo giza erlojuak honako lekuotan izango direla: Iruñeko Gaztelu Plazan, 14:30ean, eta Gasteizko Plaza Berrian, 17:30ean. Azkenik, Donostiako Konstituzio Plazan, 20:30ean osatuko dute laugarren erlojua.

09:56 Bilboko Plaza Berrian giza erlojua egin dute, gaixotasun neurodegeneratiboen aurka kontzientziatzeko. Eskerrik asko parte hartzen ari zareten guztioi! Hona hemen ekitaldia biltzen duen bideoa:

 

09:00 Ofizialki hasi da EiTBren maratoi solidarioa gaixotasun neurodegeneratiboen aurka.

08:55 Gaurkoa egun garrantzitsua da EiTB osatzen dugun langile guztiontzat.