Cargando...

Zuzenean

Atentatu bikoitza Katalunian

Honelakoa izan da Kataluniako atentatuen biharamuna

Actualizar

16:30 Bartzelona eta Cambrilseko sarraskia egin zuten terroristak zelula bateko kideak ziren, eta atentatua bonba-furgonetak erabiliz gauzatzeko asmoa zuten; hala ere, Alcanar Tarragonako herrian izandako leherketak planak aldatzera behartu zituen. Azkenean, jendea autoz harrapatzea erabaki zuten.

16:20 Kataluniako Larrialdi Zerbitzuen arabera, 61 pertsonei alta eman diete, eta 65 daude oraindik ospitaleratuta, horietako 17 egoera kritikoan.

15:55 Mossoen arabera, Cambrilsen hildako ustezko bost terroristek aizkora bat eta hainbat labana zeramatzaten autoan eta bertan zegoen herritar bat zauritu zuten.

BIDEOA: Moussa Oukabirren eta beste hiru pertsonaren bila ari dira

15:50

 

15:30 Bartzelonako atentatuaren egilea Cambrilsen hil ote zuten ikertzen ari dira Mossoak

14:27 Luca Russo (25 urte) da Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuek utzitako 14 biktimen artean identifikatutako bigarren italiarra.

14:22 Atzo Bartzelonako atentatuan desagertutako ume baten argazkia zabaldu dute

14:13 Moussa Oukabir Ramblako atentatuaren ustezko egileaz gain, beste hiru pertsonen bila ari dira Mossoak.

13:58 BIDEOA Minutu bateko isilunea egin dute Iruñean Kataluniako atentatuak gaitzesteko

13:55 BIDEOA Bilbok Kataluniako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin du

13:45 Esquadra Mossoek beste pertsona bat atxilotu dute, erasoekin harremana duelakoan. Ripollen (Tarragona) atzeman dute.

 

13:42 13:15etik, bilduta dago Kataluniako atentatuen ostean sortutako krisi-kabinetea, Mariano Rajoy Espainiako presidentea buru dela.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Joaquim Forn Barne kontseilaria eta Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea ere batzarrean dira.

13:23 EAEko Federazio Islamikoak Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak gaitzetsi ditu, eta herritarrei "elkartasuna, zuhurtzia eta erantzukizuna" eskatu dizkie "une zail hauetan".

Era berean, bi erasoetan hildako edo zauritutako pertsonen senitartekoei doluminak eman dizkiete ohar batean.

13:14 Kataluniako atentatuen aurrean, "elkartasun, gaitzespen, irmotasun, eta bizikidetza" mezu bat helarazi nahi izan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Donostian eguerdian egin duten elkarretaratzean izan da Urkullu, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailbururekin batera.

13:08 BIDEOA Gasteiztarrek Bartzelonako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

13:04 BIDEOA: Euskal erakundeek minutu bateko isilunea egin dute Donostian

12:54 Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko, elkarretaratzeak izan dira eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iru?ean. EAEko eta Nafarroako erakundeen ordezkariak izan dira horietan.

Iru?ean, foru gobernuko eta Nafarroako beste erakunde batzuetako kideak izan dira, Uxue Barkos presidentea buru zutela. Argazkia: EFE

12: 35 Cambrilseko erasoan larri zauritutako emakume bat zendu berri da, Kataluniako Osasun Kontseilaritzak jakinarazi berri duenez.

Hala, 14 dira Kataluniako atentatu bikoitzean hildakoak.

12:25 BIDEOA Minutu bateko isilunea, Bartzelonako Catalunya Plazan

12:16 Bartzelonako atentatuan hildako lehen espainiarra 60 urteko Granadako gizaseme bat da, jakinarazi berri dutenez.

Carles Mundo Kataluniako Justizia kontseilariaren esanetan, hildakoetako "batzuk" espainiarrak, baina ez du zehaztu zenbat.

12:07 Espainiako Gobernuak bilera egingo du larunbatean alerta terrorista maila igotzen ote duen erabakitzeko. 11:00etan egingo dute batzarra, Madrilen, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak iragarri duenez.

Horrez gain, astelehenean Terrorismoaren aurkako Itunaren bilera deitu dute.

11:59 Bartzelonako Catalunya plazan ateratako hainbat argazki. EITB

11:49 Ordu honetan lepo dago jada Bartzelonako Catalunya plaza. Eguerdirako minutu bateko isilunea dago deituta Ramblako eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Ada Colau Bartzelonako alkatea eta Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua izango dira, besteak beste, elkarretaratzean.

11:39 Cambrilsen zauritutako bat hil dela ukatu dute Esquadra Mossoek:

11:34 ETB-1ek saio berezia egingo du, 11:55ean hasita, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen inguruan. eitb.eus-eko albisteen atarian jarrai dezakezu zuzenean.

11:22 Atzo Diagonal etorbidean polizia-kontrol baten aurrean gelditzeari muzin egin zion autoaren inguruko ikerketa abiatu dute. Bartzelonako atentatuarekin zerikusia izan dezake.

Izan ere, gizon baten gorpua atzeman zuten auto barruan. Autopsiaren arabera, labanaz hil zen, ez Mossoen tiroen ondorioz.

Hala, ikerlarien ustez, baliteke kopilotuaren aulkian joatea, eta gidaria Ramblako atentatuaren egilea izatea.

11:14 Segurtasun neurri zorrotzekin bada ere, apurka-apurka egunerokora itzultzen ari da gaur Cambrils. Goizean sei pertsona zauritu zuen auto beltza, Audi markako, kaletik kendu dute. Argazkia: EFE

11:03 Atentatuak hizpide, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea eta Juan Ignacio Zoido Barne ministroa segurtasun indarrekin berriro bildu dira goizean exekutiboak Katalunian duen Ordezkaritzan.

10:54 Bartzelonak segurtasun neurri zorrotzekin jarraitzen du atentatuaren biharamunean. Catalunya plazako metro geltokia itxita dago, eta ibilgailurik ezin da ibili Ramblan.

Eguerdian minutu bateko isilunea egingo dute Catalunya plazan.

Goizean horrela zegoen Bartzelonako Rambla. Argazkia: EFE

10:51 Segurtasun indarrek zabaldu berri dutenez, Moussa Oukabir izan daiteke Bartzelonako atentatuaren egilea.

Ripollen atxilotutako gizonetako baten anaia txikia da.

10:37 BIDEOA: Mossoek bost terrorista hil dituzte Cambrilsen izandako eraso batean

10:34 Bartzelonako atentatuan hildako 13 pertsonen senitartekoak Kataluniako Auzitegi Medikuntzako Institutura heltzen hasi dira gaur.

Gauean zehar egin dituzte 13 hildakoen autopsiak.

10:23 Agintariek laguntza eskatu diete Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen inguruan daturen bat eman dezaketen herritarrei:

10:16 BIDEOA: 24 nazionalitateko biktimak daude Bartzelonako atentatuan

10:13 Segurtasun indarrek ez dakite nora jo zuen Ramblako erasoaren egilea, ezta Bartzelona dagoen ere.

10:08 Euskadi Irratia ere zuzenean ari da jarraitzen atentatuen inguruko guztia.

10:02 Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilariak gaur argitu duenez, Cambrilseko bost terroristek zeramatzaten lehergaiz osatutako gerrikoak "faltsuak" ziren, baina "egiazkoak ziruditen".

09:59 Ikerketa zabalik dago. Esquadra Mossoek hirugarren pertsona bat atxilotu dute Ripollen (Tarragona) atentatuekin zerikusia duelakoan.

09:55 Ramblako atentatua jazo eta ordu gutxira (01:00ak aldera), tankerako erasoa izan zen Cambrilsen (Tarragona). Kasu honetan, autoan zihoazen bost terroristak hil zituzten Esquadra Mossoek. Bost pertsona daude zaurituta: bat oso larri, bi larri eta bi arin.

09:49 Amesgaizto batetik itzartu da Bartzelona ostiral honetan. Ramblan dozenaka pertsona harrapatu zituen ekintzaile batek. 13 pertsona hil eta 100 bat zauritu dira.