Zuzenean
23:57 Botoen % 98,95 zenbatuta, hauxe da eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 37
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 17
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 3
Parte-hartzea historikoa izan da, % 81,94koa.
23:49 Miquel Iceta PSCren Kataluniako hauteskundeetarako hautagaiak azpimarratu du ez dutela "bloke independentistaren aurrean gehiengoa lortu".
Dena dela, eta hauteskundeetako emaitzak jakin ostean, Icetak PSCren egoitzan esan du "gehiengo independentistak ez duela bototan gehiengoa eskuratu", eta "atzera" egin duela eserlekutan. Horren harira, gaineratu du datu horiek "legegintzaldia markatu" beharko luketela.
(ARGAZKIA: EiTB)
23:37 Carles Riera CUPeko zerrendaburua pozik agertu da bloke independentista gailendu delako hauteskundeetan, bere alderdiak 10 eserlekutatik sei galdu dituen arren. Gaurkoan "Errepublikak irabazi du", esan du.
Rierak erantsi du CUPek lau helburutatik bi bete dituela hauteskundeetan: Errepublikaren aldekoek gehiengoa eskuratzea eta bloke horretan ezkertiarrek (ERC eta CUP) Junts per Catalunyak baino eserleku gehiago izatea.
(ARGAZKIA: EiTB)
23:28 Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko buruzagiak aitortu du porrot egin dutela. "Egun txarra da gure alderdiarentzat eta Kataluniaren etorkizunarentzat", esan du.
"Ez gara gai izan independentismoaren aurrean alternatiba bat eraikitzeko", erantsi du.
(ARGAZKIA: EiTB)
23:23 Botoen % 96,4 zenbatuta, hauxe da eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 36
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 17
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
23:06 ANCk hauteskundeetako emaitzak pozik hartu ditu, independentismoak gehiengo absolutua lortu duelako eta "herritarrek urriaren 1ean bozkatu genuen Errepublika berretsi dutelako".
(Argazkia: EiTB)
23:02 Botoen % 93,1 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 36
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 17
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:50 Botoen % 87,2 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 36
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 17
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:42 Botoen % 82,51 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 36
Junts per Catalunya 33
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:36 Botoen % 76,16 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:30 Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzeak marka guztiak hautsi ditu: boto-emaileen % 81 joan dira bozkatzera, behin-behineko datuen arabera.
Aipatzeko da 2015ko hauteskundeetan ere parte-hartzea historikoa izan zela: % 74,95koa, hain zuzen ere.
22:29 Botoen % 70,99 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:20 Botoen % 65,58 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:12 Botoen % 59,08 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:08 Botoen % 52,30 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
22:03 Botoen % 45,60 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 4
PP 4
21:54 Botoen % 37,47 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Junts per Catalunya 35
Ciudadanos 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 5
PP 3
21:46 Botoen % 24 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 34
Junts per Catalunya 34
ERC 32
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 5
PP 4
21:31 Botoen % 11,74 zenbatuta, ondokoa izango litzateke eserleku banaketa Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 35
Junts per Catalunya 35
ERC 31
PSC 18
En Comu Podem 8
CUP 5
PP 3
21:22 Jarraitu ETB1en Kataluniako hauteskundeei buruzko albistegi berezia. Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak zuzendutako saioan boto-kontaketaren datu guztiak eta analisirako mahaiak izango dituzte, eta elkarrizketak eskainiko dituzte protagonistekin, Bartzelonatik zuzenean.
21:16 Gaur aukeratutako Kataluniako Parlamentuak Generalitateko presidente berria izendatu eta honek gobernua osatu bitartean, 155. artikulua indarrean mantenduko duela jakinarazi du Espainiako Gobernuak.
20:11 Ciudadanosek irabaziko lituzke hauteskundeak eta ERC izango litzateke bigarren indarra, La Vanguardia egunkariak egindako inkestaren arabera. Nolanahi ere, alderdi independentistek gehiengo absolutua lortuko lukete. Honela banatuko lirateke eserlekuak Kataluniako Parlamentuan:
Ciudadanos 34-37
ERC 34-36
Junts per Catalunya 28-29
PSC 18-20
En Comu Podem 7-8
CUP 5-6
PP 3-5
19:50 Jarraitu Kataluniako hauteskunde-gaua zuzenean Euskadi Irratian. Maite Artolak zuzendutako saio berezian emaitzak aztertu eta protagonistak elkarrizketatuko dituzte.
18:54 Carles Puigdemont presidenteak eta berarekin batera Bruselan dauden lau kontseilari kargugabetuek agerraldia egingo dute 22:00etan.
18:33 Josep-Maria Terricabras eta Jordi Sole ERCko eurodiputatuek Europako Batzordera jo dute, atzerriko botoekin "irregulartasunak" egon direla salatzeko. Atzerrian bizi diren kataluniarren "boto-eskubidea urratu" den argitzeko eskatu diote EBri.
18:20
Anonymous afirma que esta "treballant" en el web d'Indra i que aquest te "problemes". Els 'hackers' asseguren que han extret "informacio critica" de l'empresa encarregada de fer el recompte de vots el 21-D #21DEPA https://t.co/xknsemhDqP
? El Punt Avui ?? (@elpuntavui) 21 de diciembre de 2017
18:10 Parte-hartze historikoa 18:00etan: boto-emaileen % 67,96k eman dute botoa. 2015eko datuekin alderatuta, sei puntu igo da parte-hartzea ordu horretan.
17:38 ETBko albistegi taldeak saio bereziak egingo ditu bi kateetan, gaur gauean. ETB1en, Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute saio berezia, 20:30ean hasita, eta ETB2n, Xabier Garcia Ramsdenek eta Africa Baetak gidatuko dute saioa, 20:00etatik aurrera. Boto-kontaketaren datu guztiak eskainiko dituzte. Jarraitu, zuzenean, eitb.eus atarian.
17:35 Hauteskunde goizaren laburpena, iruditan:
17:15 Oriol Junqueras ERCko hautagaiak gutun bat igorri du espetxetik: "Kataluniaren esku uzten dut neure burua, gobernu sendo eta eraginkor bat zuzentzeko"
Carta de Junqueras:
— Oriol Junqueras ¿¿ (@junqueras) 21 de diciembre de 2017
"Estimats amics! La presó no ens afebleix. Ans al contrari. Ens fa més forts..." pic.twitter.com/5iscpdfNap
16:38 2013tik Bartzelonan egin diren Diada eguneko mobilizazioak ere ikertuko ditu Guardia Zibilak, prozesu independentistaren aurka zabaldutako ikerketaren baitan. Poliziaren arabera, Diada eguneko ekitaldien helburua "eskubide eta askatasun konstituzonalak zapaltzea eta gutxiestea" da.
16:20 Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako hauteskunde batzordeek adierazi dutenez, goiza "normaltasunez eta aparteko arazorik gabe" joan da. Hala jakinarazi diote Hauteskunde Batzorde Nagusiari, eguerdian igorritako txosten batean.
ARGAZKIA: EFE
16:13 "Kataluniarren interesen alde, buruarekin eta bihotzarekin" botoa emateko deia egin du Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak. Hauteskundeen "emaitza errespetatzea" ezinbesteko baldintzatzat jo du: "bestela, ez ginateke herri demokratikoa izango".
Argazkia: EFE
16:03 BIDEOA: Jende ilara luzeak hauteskunde zentroetan, laneguna izanagatik
15:47 BIDEOA: Kataluniako hauteskunde egunaren lehen orduen laburpena
15:36 Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Marta Rovira, Anna Gabriel eta ERC, PDeCAT eta CUP alderdietako presidenteak izan ziren, Guardia Zibilaren iritzian, independentziaren aldeko plana "diseinatu eta kontrolatu" zutenak. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari gaur igorritako txosten batean Guardia Zibilak dio, bestalde, Independentziaren aldeko Batzorde Estrategikoa osatu zutenek "giza baliabideak eta baliabide materialak ere mobilizatu" zituztela.
15:20 Hauteskunde eguna "ondo" doala esan du Espainiako Gobernuak, "normaltasunez eta arazorik gabe". Parte-hartze datua ere, "ona" dela iritzi dio Mariano Rajoyren Exekutiboak, eta bide horri eustea espero du.
15:13 BIDEOA: Lleidako boto batek Bartzelonako batek baino bi aldiz gehiago balio du
14:12 BIDEOA: Albiolek 'aldaketaren aldeko boto-paperak' eskatu ditu
14:00 Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria pozik agertu da, "normaltasuna eta gizalegea" gailentzen ari direlako hauteskunde egun honetan.
13:47 BIDEOA: Puigdemont: 'Askatasunez bozkatu ahal izango dela espero dut'
13:45 Lehen parte-hartze datuak: Herritarren % 34,69k eman dute botoa, 2015eko hauteskundeetan jasotakoaren azpitik (% 35,1).
Argazkia: EFE
13:28 BIDEOA: Arrimadasek hautetsontzietan 'uholdea' egotea nahi du, bizikidetzaren alde
13:11 Xavier Garcia Albiol PPCko zerrendaburuak Badalonan eman du botoa, Lola Anglada eskolan. "Urriaren 1ean ez bezala", gaurkoan "benetako boto-kutxetan" bozkatuko dute kataluniarrek, Albiolen hitzetan.
12:59 Ines Arrimadas Ciudadanoseko zerrendaburuak Bartzelonan eman du botoa, Ausias March eskolan. "Ilarak daude eskoletan, eta hori seinale ona da", nabarmendu du.
Argazkia: EFE.
12:32 BIDEOA: Marta Rovira ERCko hautagaiak Vicen eman du botoa
12:16 Xabier Domenech Catalunya en Comu-Podemeko zerrendaburuak ere eman du botoa. "Bloke independentistari eta bloke konstituzionalistari aurre egiteko", botoa emateko deia egin die herritarrei. "Herritarrek dute giltza", esan du.
Argazkia: EFE
12:09 Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak Hospitalet de Llobregaten eman du botoa: "Egun garrantzitsua da Kataluniarentzat, eta Espainia osoarentzat, tortura honekin amaitzeko. Bozkatzea eskatzen diet kataluniar guztiei", esan du.
Argazkia: EFE
12:07 Laura Sancho 18 urteko kataluniar gazteak bere burua eskaini zuen Puigdemonten izenean botoa emateko, sinbolikoki. Puigdemontek eskertu egin dio.
Avui és un dia molt important, no per la Catalunya d'avui sinó per la #Catalunya del futur. I tu Laura representes aquesta albada d'esperança. És el moment que la República dels ciutadans jubili la monarquia del 155 #JuntsxCat #21D pic.twitter.com/5v9Meq0qJE
— Carles Puigdemont ¿ (@KRLS) 21 de diciembre de 2017
12:00 Hauteskunde egunaren lehen orduak, iruditan.
Argazkia: EFE
11:53 Herritar ugari horiz jantzita joan dira gaur botoa ematera, espetxean daudenei elkartasuna adierazteko.
Argazkia: EFE
11:48 BIDEOA: Kataluniako politikaren "norabidea aldatzeko", bozkatzera deitu du Icetak
11:36 Marta Rovira ERCko zerrendakideak Vicen (Bartzelona) eman du botoa. "Demokrazia gailentzea" espero duela esan du, eta espetxean dagoen Oriol Junqueras zerrendaburua izan du gogoan.
Argazkia: EFE.
11:28
La jornada electoral comenca amb normalitat als 2.680 locals habilitats per a aquestes eleccions al Parlament de Catalunya 2017 #Parlament2017 #21D https://t.co/8EPfxois39
? Govern. Generalitat (@govern) 21 de diciembre de 2017
11:28
Acabo de votar al meu col.legi electoral. Desitjo que tothom participi en unes eleccions decisives. Estic convencut que entre tots i totes farem realitat l?esperanca d?una Catalunya economicament prospera i socialment justa. Canviem de rumb per assegurar un futur millor pic.twitter.com/l1p1hfMD6H
? Miquel Iceta Llorens (@miqueliceta) 21 de diciembre de 2017
11:23 BIDEOA: CUPek emaitzak onartuko ditu, eta Estatuari gauza bera egiteko eskatu dio
11:17 Miquel Iceta PSCko hautagaiak Bartzelona erdiguneko eskola batean eman du botoa, 11:00k inguruan. "Itxaropen, desio eta amets guztiekin eman dut botoa. Bihartik aurrera denok lan egingo dugu, aurrera egiteko", esan du.
11:15 Marta Pascal (PDeCAT) bokal lanetan ari da, Viceko eskola batean
11:14
Complint amb un deure democratic! ??? que ningu es quedi a casa! Omplim les urnes i que el #21D sigui un dia historic per #Catalunya pic.twitter.com/9hHmXWAgJO
? Marta Pascal (@martapascal) 21 de diciembre de 2017
11:12 Carles Puigdemontek emazteak, Marcela Toporrek, Sant Julian de Ramisen (Girona) eman du botoa.
Argazkia: EFE
11:08 "Aparteko arazorik ez da izan" hauteskunde egun honetako lehen orduotan, Juan Antonio Puigserver Espainiako Gobernuko Barne Ministerioko idazkari teknikoak jakitera eman duenez.
10:56 Jordi Turull kontseilari kargugabetu eta JxCAT-eko zerrendan laugarrenak Parets del Valles (Bartzelona) herrian eman du botoa.
Argazkia: EFE
10:52 Carles Riera CUPeko zerrendaburuak eman du botoa
10:50
Ja hem votat.
? Carles Riera (@carlesral) 21 de diciembre de 2017
Al Poblenou.
Amb les imprescindibles.
Per la Republica, els Drets Socials i l'Assemblea Constituent. #VotaDempeus pic.twitter.com/cYHslLQYdy
10:48 BIDEOA: Ada Colauk batasunerako deia egin du
10:41 Raul Romeva Atzerri kontseilari kargugabetuak ere eman du botoa: "Duintasuna eta errepresioa zeinen aldean dauden erabaki behar dugu gaur. Azken urteotan eta, batez ere, azken hilabeteotan eta egunotan, gertatu denagatik emango dugu dugu gaur. Duintasuna espetxean eta erbestean dago'
10:39 Oriol Junqueras ERCko hautagaiak familiari igorri dio mezua, Twitter bidez, hauteskunde egun honetan. Gaur bere ezkontza urteurrena dela gogoratu du, eta emazteari zuzendu zaio.
10:39
Estimada Neus,
? Oriol Junqueras ?? (@junqueras) 21 de diciembre de 2017
Avui voldria ser amb tu i els nens amb mes motius que mai, la casualitat ha volgut que avui faci quatre que ens vam casar. 4 anys intensos pero quatre anys de felicitat. Estic convencut que en breu sortire i us podre abracar a tots tres! Us estimo!
10:10 Carles Puigdemont JuntsxCat-eko hautagaiak Twitter bidez egin ditu eguneko lehen hitzak: 'Herri menderaezin baten indarra erakutsiko dugu gaur'.
10:10
Avui demostrarem de nou la forca d'un poble irreductible. Que l'esperit de l'#1oct ens guii sempre #JuntsxCat #21D pic.twitter.com/tN6miNOIcS
? Carles Puigdemont ? (@KRLS) 21 de diciembre de 2017
10:06 Jede ilara luzeak sortu dira eskola askotan. Hautetsontziak zabaltzerako, jendea zain zegoen. Aditu guztien arabera, parte-hartzea izango da gaurko hauteskundeen gako nagusia; inoizko parte-hartzerik handiena espero da. 2015eko bozetan herritarren % 75,95 joan ziren botoa ematera.
Argazkia: Escola Industrial, Bartzelona. EFE.
09:54 Ada Colau Bartzelonako alkateak La Sedeta zentro zibikoan eman du botoa, Gracia Nova auzoan.
09:53 BIDEOA: Hauteslekuak, zabalik
09:38
Avui, ens ho juguem tot! #AVUIoCUPoERCoJxCAT pic.twitter.com/YDTQdoYMWq
? Assemblea Nacional (@assemblea) 21 de diciembre de 2017
09:22
Anire a votar a les 10h al meu poble amb el convenciment clar que #femrepublica.#comarquesgironines hauria de ser un clam.Som-hi! #21D
? Dolors Bassa (@dolorsbassac) 21 de diciembre de 2017
09:16 Hainbat eskolatan ilarak zeuden hauteslekuak zabaltzerako. Irudian, Bartzelonako Escola Pere IV ikastetxearen atarian, jendea zain.
Argazkia: EFE
09:13 Zabaldu dituzte hauteslekuak Katalunian, 09:00ak puntuan. 5.554.394 herritar daude botoa ematera deituta. XII. legealdiko Parlamentua osatuko dute. 135 diputatu aurkeratuko dituzte.
Argazkia: EFE
08:55 Inkesta guztien arabera, gaurko hauteskundeetako parte-hartzea historikoa izango da, eta horrek, batik bat, Ciudadanos alderdiari egingo diola mesede diote galdeketek.
08:41 Kataluniako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diete EiTBko hedabideek. Euskal Telebistak, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta eitb.eus-ek bertatik bertara eskainiko dituzte hauteskundeei buruzko datu guztiak, boto-kontaketa eta emaitzen analisia. Bartzelonatik zuzeneko konexioak eta saio bereziak egingo dituzte.
08:34 Oraingoan, hauteskunde eguneko parte-hartze datuak ez ditu Generalitateko Gobernatze Kontseilaritzak emango. Erakunde hori indargabetuta dago, Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezarri ondoren. Juan Antonio Puigserver Espainiako Barne Ministerioko idazkari orokorra agertuko da hedabideen aurrera, hiru aldiz, parte-hartze datuak ematera.
08:28 5.554.394 herritar daude deituta botoa ematera gaur Katalunian. Horietatik 226.381 atzerrian bizi dira. Bartzelonan, Gironan, Tarragonan eta Lleidan 2.680 eskolatan eman ahal izango dute boza, 947 herritan. Orotara, 8.247 hauteskunde mahai jarri dituzte.