Zuzenean
22:20
Bihar eguerdian "Euskal Herriko gatazkaren konponbidean aurrera egiteko nazioarteko konponbidea", Kanbon (Lapurdi).
Egongo direnen artean daude Sinn Feineko presidente ohi Gerry Adams eta Jonathan Powell, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren aholkularia, euskal eragile politiko eta sindikalekin batera.
EITBko hedabide guztiek jarraipen berezia egingo dute egunean zehar.
21:30
Gerry Adams, Brian Currin y Cuauhtemoc Cárdenas Euskal Herrian daude dagoeneko. Bihar Kanbon ETAren bukaera egiaztatzeko agiria sinatuko dute.
21:10
Jonan Fernandezek, Bake eta Bizikidetza Idazkariak, "desegite aldebakarreko, behin betiko eta eraginkor" baten aurrean gaudela uste du, "eta zentzu horretan desegite argi baten aurrean gaude", baina "berandu, oso berandu" heldu da, eta "hutsune mingarriekin".
20:25
Iñigo Urkullu lehendakariak ETAk eragindako biktimak izan ditu gogoan, aurrerantzean erronka nagusia "bizikidetza eta memoria" bermatzea izango dela esan du eta gaurkoa "egun garrantzitsua" dela azpimarratu du, "ETAk gehiago asaldatuko ez gaituelako".
Bihar, 16:30ean, Uxue Barko Nafarroako Gobernuko presidentearekin batera agerraldia egingo du Bertizeko Jaurerriaren Jauregian.
19:55
Sorturentzat, ETAk emandako "urratsak akuilu izan behar du bakearen eta askatasunaren bidean" eta "euskal eragileok, bai espainiar eta frantziar gobernuak ere euskal gatazkari jarrera proaktiboz konponbide integrala ematera interpelatzen" ditu.
"Gaur kaleratutako agiriaren bidez, ETAk bururaino eraman du hartutako konpromisoa eta, horrenbestez, Ezker Abertzaleak abiatutako estrategia aldaketaren azken urratsa gauzatu da" esan du.
19:50
Alfonso Alonsok EAJri eskatu dio Kanbora joanez "deabruari jarriko dion kandela itzaltzeko", eta indar abertzaleen metaketaren "atea ixteko".
Euskadiko PPren presidenteak esan duenez, "gaur ETAren porrot historikoaren baieztapen" eguna da. "ETA bukatu da, baina demokraziak jarraitzen du", gehitu du.
19:35
Alternatibaren aburuz, "guztion eginkizuna da, baita eragile politiko eta sozialena ere, etorkizuna bakean eraikitzea, bizikidetza posible izango den etorkizuna, memoriarekin baina garaile eta garaiturik gabe".
19:15
PSE-EEk ETAren amaiera "berandu" datorrela deitoratu du, eta "egin behar zuena egin gabe, kalte bidegabea onartu gabe, biktimei barkamenik eskatu gabe eta bere iraganari uko egin gabe". Halaber, "hainbat urtez ETAri babes politikoa eman dion ezker abertzaleari" deia egin dio, "terrorismoarentzat inoiz justifikaziorik egon ez dela onar dezan".
19:15
Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohiarentzat, ETAren desegitea erakundearen "legalizazio" eta legitimazio prozesua baino ez da, eta bere proiektu politikoa "sendotzen" du, hau da, "Espainiaren haustura".
PPko presidente ohiak gehitzen du: "ETAk nola edo hala hiltzeari utzi behar ziola uste zutenek" orain ikusten dute "haustura proiektua inoiz baino sendo dagoela", eta ez soilik Euskadi eta Katalunian, baita Valentzia, Balear Uharteak eta Nafarroan ere".
19:15
Javier Marotok (PP), "euskal herritar eta espainiar bezala, etarren ilobek beren aitona-amonengatik lotsa sentitzea" nahi du, eta esan du Espainiako Gobernuak ez duela ordainik eskainiko desegitearen aurrean.
18:45
Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusiaren aburuz, "biktimak aintzatesten ez dituen amaiera ez da euskal gizartearen gehiengo zabalak espero zuena".
"Errefusatu egiten dugu herriaren manamenduan oinarritutako narrazio etiko eta idealista bat eraikitzea; izan ere, herri horri ez dio jaramonik egin hainbat urtez, indarkeria amaitu zedila behin eta berriz eskatu zuenean", esan du.
18:15
ETAk bere ibilbidea "aldebakarrez eta betirako" bukatutzat emanda, "gizarteak aspalditik eskatutakoa" betetzen dela azpimarratu du Nafarroako Gobernuak.
"Terrorismoak, indarkeriak eta minak markatutako gure historiako kapitulu iluna amaitu da", erantsi du.
18:15
Jean-Noël Etcheverry 'bake artisaua'k "bakearen eta distentsioaren dinamika sustatu" dezatela eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei. 'Txetx'entzat, gaurkoa "egun historikoa" da, eta erakundearen amaiera "aukera bat" da euskal historian "orri berri bat irekitzeko".
Gogoratu du gobernuek esan zutela, behin erakundea desagertuta, "beste gauzei buruz hitz egin zitekeela"; espetxe-politikaz, esaterako.
17:55
CCOO-Euskadik "benetazko eta biktimengandik hurbil dagoen kontakizun bat" eskatu du, bizikidetza berreskuratzeko. "Demokraziak ez du aurrera egingo memoriarik gabe", gehitu du. Sindikatuarentzat, ETA "berandu, gaizki, helburu politikorik lortu gabe eta sufrimendu handia sortuta desegin da".
17:40
Aministia Internazionalarentzat, ETAren desegitea "etapa beltza ixten duen mugarri bat" da, eta giza eskubideen agenda komun bat sustatzea eskatu du. Esteban Beltranek, AIko zuzendaria Espainian, hurrengo astean bultzatuko duela iragarri du.
17:35
Covitek esan duenez, ETAren amaiera ez da "duina" izaten ari, "ibilbide terroristaren" ostean, eta esan du azken agiriak ez duela biktimei buruz hitz egiten "erantzukizun kriminala onartzeari uko egiten diolako".
17:30
Pablo Iglesias (Podemos) pozik dago erabakiarekin, baina berandu heldu dela esan du, eta oraindik "autokritika eta biktima guztizi barkamena eskatzea" falta zaio.
La disolucion de ETA nos alegra. Llega tarde y siguen faltando autocritica y disculpas a todas las victimas, pero que la politica y la normalidad sustituyan a la violencia y a la excepcionalidad es la mejor noticia. Que callen para siempre las pistolas; que hable la politica
? Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) 3 de mayo de 2018
17:30
Arnaldo Otegik (EH Bildu) "ongi etorria" eman dio ETAren erabakiari, eta esan du momentu honetatik aurrera "behin betiko irekiko dela garai berri bat".
"Gaur, sufrimendu hau pairatu duten eta pairatzen jarraitzen duten pertsonak aitortu nahi ditut, inor kanpoan utzi gabe", gehitu du.
17:20
Pello Urizar, EAko idazkari nagusia, pozik agertu da ETAren desegiteagatik, eta bukaera lortzeko lanean egon diren pertsona, alderdi eta elkarte guztien eginbidea goraipatu du.
Urizarrek nabarmendu du gatazkak "jarraituko duela", eta ohartarazi du "bake guztia ez dagoela lortuta". Altsasuko gazteak izan ditu gogoan, "indarkeriaren osteko egoeraren biktima berriak".
17:20
"Azkenean iritsi da" ETAren desegitearen komunikatua, esan du EAJk. Halaber, "oroitzapen oso berezia" izan du modu zuzenean ala ez zuzenean ETAren jardueraren "bidegabeko kaltea" jasan duten pertsona guztientza eta haien senideentzat.
"Euskal gizarteak beruna kendu du hegaletatik aske hegan egiteko. Gaur iraganean jarri behar dugu begirada, inoiz errepikatu ez dadin. Gaur bakean bizi den Euskadiren etorkizuna begiratu nahi dugu", azpimarratu du Andoni Ortuzarrek.
17:10
Dignidad y Justicia elkarteak uste du agiriak "ez duela ezer berririk gehitzen", eta Espainiako Gobernuari ohartarazi dio, ETAko presoen hurbilketarik izaten bada, aurrean izango duela. Gainera, "agiria benetan idatzi duena" Sortu izan dela esan du.
17:05
Terrorismoaren Biktimak Fundazioak (FTV) ETAri inpunitaterako biderik ez uztea eskatu du, "ez diogulako ezer zor eta ez diogulako ezer emango".
"ETAk ez digu hildako bakar bat ere aurreztu. Hiltzeko gaitasuna izan duenean egin du, beldurrik gabe. Horregatik berandu dator desagertzearen agiria. Ez gaude borondatezko ekintza baten aurrean; ebidentzia baten egiaztapena baino ez da, besterik ez", esan du Marimar Blancok.
"Distantziakidetasun moralak edo anbiguotasunak saihesten dituen eta biktimak eta borreroak izan zirela argi eta garbi esaten duen" kontakizuna sustatzeko eskatu dio gizarteari.
Honakoa izan da Arnaldo Otegik txiokatu duena ETAren agiria aditzera eman denean.
Euskal Herriaren alde.
? Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 3 de mayo de 2018
Askatasunaren alde.
Bakearen alde.
Hemen gaude. #eginherri #BasqueFuture
16:25
ErNEk "egindako eta argiturik gabeko krimenak ez ahazteko" eskatu du. Ertzaintzaren sindikatuak zorionak eman ditu agiriarengatik, baina uste du "oso berandu eta gizartean zorigaitz asko utzita heldu" dela.
16:20
LAB sindikatuarentzat "60 urteko ziklo historikoa itxi da", eta orain "gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea" egokitzen da, eta "gaur egun dagoen giza eskubideen urraketa nagusia: preso, deportatu eta iheslarien egoera".
Sindikatuak agiriaren aldebakartasuna eta gizarte zibilaren parte-hartzea azpimarratu ditu, eta presoak "etxera ekarriko dituen bide-orria adosteko eta abian jartzeko" eskatu du.
15:30
Eduardo Madina diputatu sozialista ohiarentzat, ETAren desegitea "erabateko garaipena" da.
Euskadiko Ezkerraren Gazteen Politika Instituzionaleko idazkaria zen, 2002an, ETAk bonba bat jarri zuenean bere autoan.
Tras el 20 de octubre de 2011 llega el ultimo comunicado de ETA: su disolucion.
? Edu Madina (@EduMadina) 2 de mayo de 2018
Nuestra victoria es completa. https://t.co/u15m3Rxmf6
15:25
Lehendakariak agiriaren analisi "sakona" egingo du arratsaldean zehar, "balorazio lasaia, barea eta sakona" behar du eta.
EFE agentziaren arabera, Iñigo Urkulluk 19:00etan hitz egingo du Euskalduna Jauregian, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu duen ekitaldi baten barruan.
15:25
Honakoa idatzi du Fernando Aramburuburuk Twiterren: "Gaur desegin dira. Arratsaldean igeri egitera joango naiz". Patria idatzi zuen Aramburuk, Euskal Herriko bi familiaren bizitza kontatzen duen liburua.
Hoy por fin se disuelven. Por la tarde iré a nadar.
— Fernando Aramburu (@FernandoArambur) 3 de mayo de 2018
15:20
Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidente Adolfo Sanchezek agiria "izugarria" eta "negargarria" dela esan du. Espainiako Gobernua ETAk "nahi duena lortzen" uzteagatik kritikatu du.
15:20
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro ohiarentzat, ETA "bere helburu politikoetako bat ere ez lortuta" desegin da, eta orain "historia berridazten eta bere existentzia justifikatzen" saiatzen ari da.
PSOEko idazkari nagusi ohiak ez dagoela gatazkarik esan du, eta azpimarratu du "egi" hori "behin eta berriro" azaltzearen garrantzia.
15:15
Jual Rosellek, Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren presidenteak, ETAren desegitea "albiste ona" dela esan du, baina adierazi du egoera hau "orain dela urte batzuk hona" hasi zela, eta uste du "Espainiako gizarteak nahi duena ETA lehenbailehen ahaztea" dela.
15:15
Idoia Mendiak (PSE-EE) "biktima guztiak eta erresistentzian aritu direnak" gogoratu ditu, garai batean erabilitako begizta urdina berriz erakutsita.
He recuperado el lazo azul que tantas veces tuvimos que ponernos en Euskadi para denunciar la sinrazón y la barbarie de ETA.
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) 3 de mayo de 2018
En recuerdo a todas las víctimas y a los resistentes.
Lortu dugu. pic.twitter.com/DYkz62gqOr
15:00
ETBko Olatz Arrieta izan da Genevako ekidaldian izan diren kazetarietako bat.
14:50
Fundazioaren ordezkariek azken urteetan egindako lanak eskertu dituzte "egun honetarako iristeko", hurrengoak aipatuz: Jesus Egiguren, PSE-EEko presidente ohia; Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako Gobernuko presidente ohia; Iñigo Urkullu lehendakaria, eta Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia.
David Harlanden hitzaldia minutu bateko isilunearekin bukatu da, biktimen omenez.
14:45
Henry Dunant fundazioak ETAk 2018ko maiatzaren 3ko "ordu bietan izateari utzi diola" baieztatu du, eta gaurkoa "bere azken agiria" dela.
Ordezkariak nazioarteko bitartekariekin bildu dira, eta ETAren agiria eman diete kazetariei, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Honakoa da ETAren azken agiria, osorik.
14:30
Josu Urrutikoetxea eta Marixol Iparragirre ETAko militante historikoek ahotsa jarri diote desegitearen adierazpenari.
14:15
ETAk bere amaiera iragarri du.
Erakundeak nazioarteko bitartekariei eman die bere erabakiaren berri Genevan (Suitza), Henri Dunant zentroan, grabatutako euskarri baten bidez.
14:00
Henry Dunant Elkarrizketa Humanitariorako Zentroan daude nazioarteko zenbait bitartekari, Genevan (Suitza), ETAren desegitea baieztatzeko.