Zuzenean
18:15 - Enrique Maya Navarra Sumako hautagaiak (UPN, PP, Ciudadanos) eskuratu du Iruñeko Udaleko Alkatetza, larunbat arratsalde honetan.
Bere taldekoen 13 botoak jaso ditu Mayak. Joseba Asironek 9 boto izan ditu (EH Bilduren 7 + Geroa Bairen 2) eta Maite Esporrin PSNko ordezkariak 5.
Gehiengo osorik ezean (14 boto) zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate.
18:14 - Hasi dira paperak kontatzen Iruñean
18:05 - Iruñeko alkate berria izendatzeko bozketa, isilpean egiten ari dira, paper bidez.
18:02 - Iruñeko Udala da osatzen azkena Euskal Herrian. PSNk ez du inongo Gobernu aurrerakoirik babestu goizean, eta Navarra Sumaren esku utzi ditu udal nagusiak. PSNk ez du beraz Asiron babestuko, eta honek Esporrin (PSN) babestu ezean, UPNko Enrique Maya izango da alkate.
17:41 -
Ikusmin ikaragarria prentsa aretoan. Zein izango da Iruñeko alkatea? @eitbAlbisteak @eitbNoticias pic.twitter.com/ln9fg3HxTr
— Saioa Martija (@SaioaMartija) 15 de junio de 2019
15:35 -
¿ Talde bikaina Altsasuren alde lan egiteko gogo haundiekin, guztiontzat herri hobe bat bermatzeko.
— Geroa Bai (@geroabai) 15 de junio de 2019
Un gran equipo con ilusión y muchas ganas de trabajar por #Altsasu. Zorionak @JavierOlloMartn!!! pic.twitter.com/hcz19jPf06
15:34 -
Sin un atisbo de coherencia, difícil un mínimo de dignidad... no se trata sino de vocación de trabajo por el interés general y pasión por una sociedad justa, equilibrada: una Navarra cohesionada. Por lo visto, nos falta un trecho largo, así que a seguir andando el camino.
— Uxue Barkos (@uxuebarkos) 15 de junio de 2019
15:20 - EH Bilduko Amets Jauregizar izendatu dute Bakioko alkate, Bakiobai taldearen babesarekin.
Aginte makila eskuz eskuz pasa dute batzar aretoan, agintea herriari ematen diotela irudikatzeko.
14:55 - Honakoak dira udalen osaketak utzi dituen irudi esanguratsuenak.
14:50 - UDAL OSAKETA NAFARROAN: PSNk ez du inongo Gobernu aurrerakoirik babestu, eta udal mapak Navarra Sumaren alde aldatu du kolorea.
14:05 - UDAL OSAKETA ARABAN: Samaniegoko zinegotzi sozialistak EH Bilduri eman dio Alkatetza. Bastidan eta Guardian, EAJren eta EH Bilduren arteko hitzarmenak jeltzaleei eman dizkie gobernuak, PPrenak saihestuz. Trebiñuko bi udalak abertzaleak izango dira.
14:01 - UDAL OSAKETA BIZKAIAN: Galdakaoko, Durangoko eta Arrigorriagako Alkatetzak kendu dizkio EH Bilduk EAJri. Zaratamo ere EH Bilduren esku geratu da Udala. Bestalde, independenteek Alkatetza lortu dute Balmasedan, eta EAJko alkatea izango du aurrerantzean Sopelak.
13:40 - UDALEN OSAKETA GIPUZKOAN: PSEk eta EAJk ituna bete eta Andoaingo eta Pasaiako alkatetzak eskuratu dituzte. PSE-EEk udal garrantzitsuak berreskuratuko ditu horrela, eta EH Bilduk Elkarrekin Podemosen babesa lortu du, alkatetzak bereganatzeko, Errenterian eta Ordizian.
13:38 - Nafarroako udalerri nagusienetan PSNk ez du gobernu aurrerakoirik babestu, eta hortaz, UPN, PP eta Ciudadanosek osatzen duten Navarra Suma koalizioaren esku geratu dira orain arte 'aldaketaren laukoak' zituen alkatetza gehienak, tartean Lizarra, Burlata eta Barañain.
13:36 -
En la Ribera, el Régimen nunca se fue del todo, pero hoy el blanco y negro vuelve con más fuerza. Algunos la quieren una, grande y libre, nosotras diversa, plural e inclusiva. Ekin lanari!!
— EH Bildu Erribera (@EhbilduErribera) 15 de junio de 2019
13:20 - Eneko Goia Donostiako Alkatetzan izango da berriz ere
13:17 - Zizurren Geroa Baiko Jon Gondanek eutsi dio alkatetzari, baina bertako independenteen babesarekin, ez sozialisten eskutik.
13:15 -EAJk jarraituko du Alonsotegiko Udala gidatzen, EH Bildu izan zen arren zerrenda bozkatuena M26an, PSE-EEko zinegotziak ituna bete eta jeltzaleen alde botoa eman eta gero.
13:11 -Alberto Ugarriza EH Bilduko hautagaia da Zaratamoko alkate berria. Hirugarren izan zen maiatzaren 26ko hauteskundeetan baina bere zinegotziak eta Gure Herria plataforma independenteen botoei esker, udal-taldea eskuratu dute.
13:07 - Izaskun Gómez sozialista hautatu dute alkate Pasaian, EAJren eta PSEren botoei esker. "Lapurrak" oihuak entzun dira kargu-hartze ekitaldian. EH Bildukoa izan zen zerrendarik bozkatuena maiatzaren 26an.
13:04 Jesus Mari Martiarena jeltzalea hautatu dute Lezoko alkatea (Gipuzkoa) PSE-EEren babesarekin. Hala, EH Bildurena izan bazen ere zerrendarik bozkatuena, EAJ-PSE itunak kanporatu egin ditu Alkatetzatik.
12:53 - Aritz Abaroa, EAJko hautagaia Bermeoko alkate izango da hurrengo lau urteetan. Bere alderdiak eskuratutako 9 zinegotziei esker gehiengo osoa izango du, EH Bilduren eta Guzan plataformaren aurretik.
Kargua hartzean, Abaroak esan du "ilusioz, proiektuz eta erronkaz betetako lau urte" dituela aurretik eta "errespetuz eta zintzotasunez" jokatuko duela bermeotarren bizi kalitatea hobetzeko.
12:49 - BIDEOA: EAJk Zigoitiko Alkatetza lortu du, 'lapurrak' oihuen artean
12:20 -EH Bilduko Adur Ezenarro izendatu dute Ordiziako alkate berri. EH Bildu izan zen bozkatuena maiatzaren 26an eta Elkarrekin Podemoseko zinegotzien botoei esker, gehiengo osoa lortu dute.
12:14 - Josu Landaluze (EAJ) Sopelako alkate izendatu dute PSEren babesarekin. Zazpi zinegotzi zituen EAJk eta bat gehiago eman dio PSEk, zortzi beraz.
Unai del Burgo EH Bilduren hautagiak ere bere burua aurkeztu du inbestidurara. Sei zinegotzi zituen eta Elkarrekin Podemoseko biek ere hari eman diote botoa.
DB-TU plataformako zinegotziak bere buruari eman dio botoa.
12:12 -Aburto Bilboko alkate hautatu dute berriro, EAJren eta PSEren bozekin
12:09 - Aizpea Otaegi izango da Errenteriako alkate berria, bere taldeko zinegotzien eta Elkarrekin Podemosekoen botoei esker. Udal gobernu taldea osatuko dute biek.
12:03 -
¿¿¿ Egun handia gaur #Argantzun-en gizon handi baten eskutik, @ehbildu-k enklabeko udalerria gobernatuko du lehen aldiz datozen lau urteetan. Zorionak ¿¿¿¿ pic.twitter.com/LaA5X11eY9
— EH Bildu Araba (@ehbilduaraba) 15 de junio de 2019
11:59 - Argantzunen (Araba) Pablo Ortiz de Latierro EH Bilduko hautagaia izandatu dute alkate, EAJren botoekin. Trukean, PNVko hautagaia izango da alkate Trebiñun.
11:56 - Bitxikeriak: Milagro herrian (Nafarroa) 00:01ean osatu dute udal-gobernu berria. Zinegotzi batek bidaia bat zuen gaur egiteko, eta hori dela eta, eguna hasi berritan ospatu dute batzarra.
11:54 - BIDEOA: Gorka Urtaran Gasteizko alkate aukeratu dute berriro
11:53 -
En #Labastida hemos sido la lista más votada, los vecinos pidieron un cambio, pero el PNV pacta con BILDU de manera vergonzosa. @danigarcia_eu trabajará desde la oposición para ganar dentro de cuatro años con mayoría absoluta. Cuenta con todo el apoyo de @PPAlaveses pic.twitter.com/wl7qL2ekf5
— PP Álava (@PPAlaveses) 15 de junio de 2019
11:46 - Aitor Larrinaga, CLI plataforma independenteko burua izendatu dute Balmasedako alkate berri larunbat honetan. Bere hautagaitza izan zen bozkatuena maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Sei zinegotzi lortu zituen eta EH Bilduko zinegotziak ere hari botoa eman ostean, berea da Alkatetza.
11:44 - Eneko Goia EAJko hautagaia izango da, bigarren legealdiz jarraian, Donostiako alkatea. 10 zinegotzi jeltzaleen babesaz gain, PSE-EEren aldeko 5 boto izan ditu.
Donostiako Udaleko osoko bilkura ustekaberik gabe joan da. EAJ-PSE hitzarmenaz geroztik espero zen bezala, sozialisten botoak EAJri eman diote Alkatetza Gipuzkoako hiriburuan.
EH Bilduk 6 zinegotzi ditu, eta PPk eta Elkarrekin Podemosek, 3na.
11:37 -EAJren esku geratu da Zigoitiako Alkatetza, herriko zinegotzi sozialistak ere hari botoa eman eta gero
EH Bildu izan zen zerrenda bozkatuena, eta harena zen Alkatetza orain arte. Maiatzaren 26an launa zinegotzi lortu zituzten EH Bilduk eta EAJk eta PSEren botoa erabakigarria izan da.
11:35 -
Aritz Abaroa Cantuariense Bermioko Alkate berria !!! Hau emozioa !!! Zorionak Aritz !!!@eaj-pnv pic.twitter.com/kkeyfpPgAa
— Izaskun Bilbao (@IzaskunBilbaoB) 15 de junio de 2019
11:34 -
Zumaiako alkate berriaren aukeraketaren lekuko izateko ohorea izan dut. Zorionak @inakiostolaza eta @EHBilduZumaia !
— Pello Urizar (@pellourizar) 15 de junio de 2019
Talde sendoa udalean eta sendoagoa herrian. Herritarrak erdigunean jarririk Euskal Herri aske eta justuago bat eraikitzera!! pic.twitter.com/tQ4YJ3xmIL
11:30 - BIDEOA: EH Bilduk Arrigorriagako Alkatetza kendu dio EAJri
11:12 -Osatu da Arrigorriagako Udala. Maite Ibarra (EH Bildu) izango da alkate.
11:04 - PSNren esku geratu da Nafarroan, Uharteko Udala. EH Bildu zegoen orain arte Alkatetzan, Geroa Bairen babesarekin, baina gaurko bozketan Navarra Sumako zinegotziek laugarren indarra zen PSNri eman diote botoa, eta hala, zinegotzi bakar hori alkate bihurtu da.
11:00 - Amaia Agirre (EAJ), Getxoko alkate berria. Maiatzaren 26an, 11 zinegotzi lortu zituen EAJk, 5 PPk, 4 EH Bilduk, 3 PSEk eta 2 Elkarrekin Podemosek.
10:55 - Laura Perez EAJko hautagaia izango da Labastidako alkatea hurrengo lau urteetan, EH Bildurekin, udal gobernu berria adostu eta gero.
4 zinegotzi lortu zituen PPk Maiatzaren 26an, 3 EAJk eta 2 EH Bilduk eta azken horiek akordioa egin dute PP Alkatetzatik kentzeko.
10:54 - BIDEOA: Josu Landaluze (EAJ) Sopelako alkate izendatu dute
10:46 -Maider Lainez sozialista izango da Andoaingo alkatea hurrengo lau urteetan, EAJren eta PSEren arteko ituna bete, eta EH Bildu Alkatetzatik kendu eta gero.
Lainezek 9 boto lortu ditu, bere alderdiko 5 zinegotzienak eta EAJren 4enak. Andoni Alvarez EH Bilduko ordezkariak bere taldeko 7 zinegotzien babesa iza du eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak bere buruari eman dio.
Jendetza zegoen batzar-aretoan zein kanpoan zain, baina normaltasunez garatu da ekitaldia
10:45 - BIDEOA: EH Bilduk Galdakaoko Alkatetza eskuratu du
10:36 -Samaniegok ustekabea eman du udalen osaketak. Arabako udalerriko zinegotzi sozialista bakarrak EAJ-PSE akordioa apurtu du, EH Bilduren hautagaiaren alde eginez.
10:28 - Kuartangoko Udala eskuratu du EAJk PPren boto bati esker, hala berriz ere EAJrena izango da Alkatetza.
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan boto eta zinegotzitan berdinketa izan zen EAJ eta EH Bilduren artean: 106na boto eta 3na zinegotzi. PPk zinegotzi bat eskuratu zuten.
10:18 - Gorka Urtaran hautatu dute berriz ere Gasteizko alkate. EAJren 7 zinegotzien eta PSEko 6 zinegotzien babesa jaso du, baina bien baturak gehiengo osotik zinegotzi batera uzten du.
10:16 - Jose Antonio Santano (PSE) Irungo alkatea izango da berriro
10:10 -PSEk Eibarko alkatetzari eutsiko dio, Miguel de Toyosekin
09:56 - Galdakaoko Alkatetza eskuratu du EH Bilduk, plataforma independenteen botoari esker. Orain arten EAJren esku egon da Bizkaiko udalerri hori.
Hala, Iñigo Hernando hautatu dute alkatea gaur egin den osaketa bilkuran. EH Bilduko udal taldeak 6 zinegotzi lortu zituen, EAJk bezala, baina AZK independenteen botoak (4 zinegotzi) eta UH plataformarenak (2 zinegotzi) ere izan dituzte.
Ibon Uribel jeltzaleak eman dio Iñigo Hernandori aginte makila eta Galdakaoko herritarrei "ahotsa" emango diela agindu du honek.
09:55 - Ezustekoa Samaniegon (Araba): EH Bilduk eskuratu du alkatetza PSEri esker
09:50 - Pasaian, bilduta dira une honetan EAJ eta PSE. Juan Carlos Izagirre, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaia, udal osaketa ekitaldian da.
09:37 - Juan Carlos Abascal sozialistak jarraituko du Ermuko alkate izaten. Udal osaketan ez du hautagai bakar batek ere gehiengo osorik lortu. Hori dela eta, zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute berriz ere alkate.
Alkatea makila hartu ostean, Abascalek esan du "ohore" bat dela berriz ere kargua hartzea, bere "onean" emango duela, bere "denbora eta esfortzu" guztia eskainiz.
09:31 -
¿ Las y los concejales electos se sitúa en el salón de plenos del #Ayuntamiento de #VitoriaGasteiz
— Radio Vitoria (@radio_vitoria) 15 de junio de 2019
¿ Comienza el pleno de constitución y la proclamación de @gorka__urtaran , que repetirá como alcalde pic.twitter.com/SjgitqeMrk
09:25 - EH Bilduk (zinegotzi 1) PSNko (5 zinegotzi) hautagaiari emango dio botoa Andosillan, Navarra Sumako hautagaia (5 zinegotzi) alkate izan ez dadin.
09:23 -EH Bilduko Iñigo Hernando izendatu dute Galdakaoko alkate
09:13 - Orion EH Bilduko Anuska Esnalek hartu du aginte makila, plataforma independenteko ordezkarien abstentzioari eta PSEko zinegotziaren boto zuriari esker. Euskadi Irratian elkarrizketatuko dute Esnal 10:00etan
09:05 - Hasi da Irungo Udala osatzeko bilkura berezia. Ezusteko handirik ezean PSEko Jose Antonio Santanok errepikatuko du karguan, EAJk eta PSEk adostu duten akordioari esker.
09:00 -
Ehundaka udaletan EAJ PNVren izenean herri ordezkari izango zarien guzti guztioi, bihotzez zorionak eta eta eskerrik asko #eajpnv #eajpnvbilbo #eajpnvbizkaka #herrigintza pic.twitter.com/RaTlJdsRv8
— Itxaso Atutxa (@itxasoatutxa) 15 de junio de 2019
08:57 -PSE-EEk eta EAJk akordioa adostu dute Andoainen batera gobernatzeko, EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan irabazi arren.
08:52 -PSE-EEk eta EAJk gobernagarritasun akordioa itxi dute Pasaian (Gipuzkoa), nahiz eta EH Bilduk garaipena erdietsi azken hauteskundeetan, bi alderdietako iturriek jakitera eman dutenez.
08:32 -EAJk eta EH Bilduk akordioa sinatu dute Bastidan eta Guardian (Araba) koalizio gobernuak osatzeko, eta hala PPri alkatetzak kentzeko. Arabar Errioxako bi herriotan Alderdi Popularra izan zen garaile maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan.
07:43 - Maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren, gaur osatuko dira udal-gobernu berriak Hego Euskal Herrian. Goiztiarrenek 09:00etarako deitu dituzte udalbatzak, eta osatzen azkenetarikoa Iruñeko Udala izango da, 18:00etarako jarri baitute hitzordua. Guztiarren berri, zuzenean, eitb.eus-en.