Cargando...

Jarraipen berezia

EURI DENBORALEA

Bertan behera utzi dute uholde arriskuari aurre egiteko Larrialdietako Plan Berezia

ONINTZA AIESTARAN| EITB MEDIA

- Krisi Mahaia goizean bildu da egoera aztertzeko eta Eusko Jaurlaritzak arratsaldean indargabetu du larrialdietako plan berezia.

- Arratsaldetik aurrera euri gutxiago bota du eta gauerako ibaien emariak nabarmen jaitsi dira.

- Azken orduotako euriteen ondorioz, hainbat eragozpen sortu dira errepideetan.

galeriak (1)

Actualizar

Azken egunotako euriteen ondorioz, Bizkaiko urtegietan pilatutako ur kantitateak % 64ko hazkundea izan du, Ur Partzuergoak emandako datuen arabera.  

ARGAZKIAK | Euri denboralea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

BIDEOA | Euri denboraleak Basaurin eragin ditu kalterik larrienak

BIDEOA | Euri denboralearen eragina Gipuzkoan

BIDEOA | Elurraren pisuaren eraginez, Atarrabiako frontoiko karpa behera etorri da

BIDEOA: Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak iragarri duenez, 15:00etan altxatuko du Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia.

- Larunbatetik gaur eguerdira arte pilatutako litro kopurua:

- Errepideetako egoera, 12:30ean

BI-625 errepidea itxi dute Arrankudiagan, bi puntutan.

Cadaguako igarobidea (BI-636 errepidea) itxita egon da Alonsotegin, baina errei bat zabaldu dute dagoeneko eta txandaka ari dira bidea ematen.

Errepide horretan bertan, baina Balmasedan, arazoak sortu dira eta itxi egin behar izan dute.

BI-735 errepidean, Erandion, luizi bat gertatu da eta errei bat zabaldu dute.

N-634 errepidea, Barakaldon, itxi egin behar izan dute ibaiak gainezka egin duelako. Ondorioz, Max Centerrerako sarreran auto-ilarak sortu dira.

- Barakaldoko El Regato ikastetxeak eskolak bertan behera utzi ditu, ibaia Gorostiza auzoan bere bidetik atera ondoren

- Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du, eta bihar apenas egingo du euria Hego Euskal Herrian.

- Amaitu da prezipitazio iraunkorrengatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarrita zegoen alerta laranja. Orain, abisu horia ezarri dute ipar isurialdean, euriagatik, 15:00ak arte.

- BIDEOA: Urumea ibaiak gainezka egin du Hernanin

- BIDEOA: Zadorra ibaiak gainezka egin du Bilodan, eta putzuak eta errepide-mozketak eragin ditu

- Cadagua ibaia maila laranjara jaitsi da Sodupe-Herrerias parean

-Errepideetako egoera, 11:30ean

BI-625 errepidea itxi dute Urduñan, putzuengatik.

BI-625 errepidea itxi dute Arrankudiagan, bi puntutan.

BI-735 errepidean luizi bat izan da Erandion.

Zeanurin itxita egon den N-240 errepidean, errei bat zabaldu dute eta txandaka ari dira bidea ematean.

Cadaguako igarobidea (BI-636 errepidea) itxita egon da Alonsotegin, baina errei bat zabaldu dute dagoeneko eta txandaka ari dira bidea ematen.

- BIDEOA: Urak dozena bat ibilgailu estali ditu Zorrotzan

- 10:30etik egiten ari diren Krisi Mahaiaren bileran parte hartzen ari dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka Segurtasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako ordezkariak, Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaritza, Ertzaintza, Bilboko eta Donostiako Udala, Gurutze Gorria eta DYA.

- Denboralearen ondorioak Bilbon:

Zorrotzan, urak dozena bat ibilgailu urak hartu ditu Clara Campoamor kalean. Halaber, kalteak eragin ditu Marino Archer, Cadagua ibaiaren ondoan, eta Arsenalbidea kaleetan.

Olabeaga auzoan ur-putzuak sortu dira eta Plaza Berriko aparkalekuan autoa zuten gidariek ezin izan dute bertara sartu.

Errepideetako egoera:

BI-625 errepidea itxi dute Arrankudiagan, bi puntutan

Zeanurin itxita egon den N-240 errepidean, errei bat zabaldu dute eta txandaka ari dira bidea ematean.

Cadaguako igarobidea (BI-636 errepidea) itxita egon da, baina errei bat zabaldu dute dagoeneko eta txandaka ari dira bidea ematen.

Balmaseda inguruan ere arazoak handiak dira orandik ere, Bilbora bidean.

- BIDEOA: Cadagua ibaiaren emaria handia da oraindik ere 

- Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, orduek aurrera egin ahala, atertzera egingo du

- Ibaizabal ibaia maila laranjara jaitsi da Sangroniz parean

- BIDEOA: Urak Basauriko hainbat garaje eta lonja hartu ditu

- Cadagua ibaiak gainezka egin ondotik, Gueñeseko Udalak Larrialdi Planaren alarma gorria aktibatu du.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, azken orduetan hainbat puntutan atera da ibaia: Santxosolon, Allende Zelaian eta Elubarri, Sodupen; Iorgiko erriberan, Askatasunan eta Ibarran, La Quadran; eta Zaramilloko Eretza kalean.

Uholdeen ondorioz, hainbat errepide eta bide itxi dituzte:

BI-635 errepidea Sodupe eta La Quadra artean

Sologutxitik Lambarrirako bidea

Artubetik Santxosolorako bidea

Ubideko bidea

Sodupe eta La Quadra arteko bidegorria

Iartu

Iorgiko erribera

- Ibaien egoera Gipuzkoan:

Deba ibaiaren arroan sortu dira arazo handienak Gipuzkoan: Mendaron, Elgoibarren eta Arrasate eta Bergara artean, esaterako.

Mendaro inguruan baserri batzuk bakartuta gelditu dira.

Gipuzkoan, Urumeak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan, ohiko tokietan.

Oria ibaia, berriz, Andoainen irten da, Santa Krutz zubiaren parean.

- BIDEOA: Cadagua ibaiak arazoak sortu ditu Zorrotzan eta Alonsotegin

- Errepideetako egoera:

BIZKAIAN:

N-240 errepidea itxi dute Zeanurin, luiziengatik

BI-625 errepidea itxi dute Arrankudiagan, bi puntutan

N-634 errepidea, Muskizen, moztu behar izan dute

BI-2701 itxita, Muskizen, luiziagatik

BI-636 errepidea (Cadaguako korridorea) itxi dute Balmasedan, bi norabideetan

GIPUZKOAN:

Azkarateko mendatean, Azkoitian, luizia izan da eta errepidea itxi egin dute.

Beizaman ere errepidea itxi behar izan dute, luiziagatik

- Ibaien egoera eguneratua:

Cadagua ibaia maila laranjara jaitsi da Arangurenen. Hala ere, maila gorrian jarraitzen du Sodupe-Herrerias parean:

Halaber, Ibaizabal ibaiak maila gorrian jarraitzen du Sangroniz parean.

- BIDEOA: Ibaizabal ibaiak gainezka egin du Basaurin eta ura hainbat garajetan sartu da:

- Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunaren esanetan, alerta laranjaren okerrena pasatu da.

Larrialdi eta Meteorologia zuzendari den Fernando Izagirrek, bestalde, adierazi du 400 gorabehera baino gehiago ireki dituztela gaur goizaldean larrialdi zerbitzuetan.

- Ibone Elorriaga Eusko Jaurlaritzako Larrialdi teknikariak Euskadi Irratian adierazi duenez, euriak Bizkaian eragin ditu arazo eta kalte gehien.

Azaldu duenez, egoera larriena Cadaguaren arroan bizi izan dute. Arangurenen maila gorrira iritsi da eta laranjara, ostera, Balmasedan eta Zallan.

Inguru horietan ur putzuak eta luiziak izan dira.

Ibaizabal ibaiak ere arazoak eragin ditu, batez ere, Galdakaon eta Basaurin.

Gipuzkoan, ostera, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaien inguruetan sortu dira arazo gehien.

Urola ibaiak gainezka egin ondotik, Eibar eta Elgoibar artean izan dira arazo handienak Gipuzkoan. Ura hainbat etxetan eta garajetan sartu da.

Dena dela, larrialdi teknkiariaren esanetan, uraren maila pixkanaka-pixkanaka jaisten ari da eta egoera normaltasunera itzultzen hasi da. 

Bestalde, Euskalmeten arabera, euria egiteari utziko dio datozen orduetan eta egoera normaltasunera itzuliko da goizean zehar.

- Eusko Jaurlaritzaren Krisi Mahaia 11:00etan elkartuko da berriro.

- Bilbo inguruko tren zerbitzuetan atzerapenak daudela jakinarazi du Adifek:

- Ibaizabal ibaia maila gorrira iritsi da Sangroniz parean:

-Cadagua ibaia maila gorrira iritsi da Aranguren eta Sodupe parean:

- Euskalmetek zabaldutako informazioaren arabera, lurraldearen mendebaldean egin du gehien euria. Balmasedan, esaterako, metro koadroko 30 litro pilatu dira.

Ikusi mapa:

Prezipitazio iraunkorrengatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritako alerta laranja 15:00ak arte egongo da indarrean.

- Azken orduetako euriak eragozpenak sortu ditu errepideetan, bereziki, Bizkaian:

N-634 errepidea itxi dute bi noranzkoetan,

N-2701 errepidean, Muskizen, luizia izan da

N-240 errepidea itxi dute, Zenaurin, uholdeengatik

Cadaguako korridorea itxi dute, luiziagatik

BI-625 errepidea, Arrankudiagan, itxi dute bi norabideetan

Gueñesen errepidea itxi dute, Cadagua ibaiak gainezka egin duelako.

- Gauean barra-barra egin du euria eta hainbat ibaik gainezka egin dute. Ondorioz, kalteak izan dira, bereziki, Gipuzkoan eta Bizkaian:

BIZKAIAN

Cadagua ibaiak gainezka egin du Sodupen eta Balmasedan. Azken honetan aparkaleku bat urak hartu du eta gauean bizilagunak esnatu behar izan dituzte ibilgailuak bertatik ateratzeko.

Ibaizabal ibaia Arrigorriagan, Arkundiagan, Boluetan eta Galdakaon atera da. Basaurin Ariz parean garaje, denda eta lokaletan sartu da ura.

Zorrotza eta Alonsotegi artean, berriz, errepidea itxita dago eta autoak urpean daude.

GIPUZKOAN

Urumeak gainezka egin du Hernanin eta Astigarragan

Deba ibaia, ostera, bere bidetik atera da Elgoibarren eta Mendaron

Oria ibaiak gainezka egin du Andoain parean

Larrialdiak kudeatzeko mahaia Txurdinagan bildu da, uholde arriskuaren aurrean ekiteko. Alerta laranja ezarri dute igande honetan, eta larrialdiko 1 fasean hartutako neurriak gau osorako mantenduko dituztela iragarri du Josu Erkoreka lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak, EiTB Mediari eskainitako elkarrizketan.

Okerrena goizeko lehen orduetan iristea espero dute. Uraren une gorena 06:00ak aldera izango da, eta egoeraren larritasuna gauerako aurreikusitako euri-mailaren araberakoa izango da.

Bilboko zenbait zonaldetan ur-hornidura moztuta dago.

Alerta laranja aktibatu dute Kadagua ibaian, gainezka egitear baitago.

Zallan, Sodupen eta Alonsotegin dago egoera kezkagarriena.

Bilboko Aldirietako C1, C2 eta C3 lineetako trenak atzerapenak izaten ari dira baldintza meteorologikoak direla eta.

Aholku Batzordea krisi mahaian bilduta dago unean.

Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren Aholku Batzordea. Argazkia: Segurtasun Saila

A-15 errepidean, Leitza parean, ezinezkoa da igarotzea.

Gainera, nahitaezkoa da errepide horretan kateak erabiltzea Irurtzun inguruan, Donostiarako noranzkoan. Kamioiei sarbidea debekatu diete puntu horretan.

Arabako Lautadako herrietako batzuk elektrizitaterik gabe gelditu dira, zenbait argi-dorre erori ostean. Opakuan eta inguruetan, mozketak 13:00ak aldera hasi dira.

Agurainen, berriz, aldizkako etenaldiak dituzte oraindik.

Azken orduetako euriak lur-jausia eragin du Arrankudiaga parean, Bi-625 errepidea itxi behar izan dutelarik. Trafikoa AP-68 errepidetik desbideratzen ari dira orain.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 18:00ak aldera materialak erori dira bidera. Ordutik, bi noranzkoetan moztuta dago, 371 puntu kilometrikoan.

Elur-denboralearen ondorioz, bertan behera gelditu da astelehenerako aurrekusita zegoen Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren prozesioa, Iruñeko San Saturnino zaindariaren jaia ospatzeko.

Dena den, udal korporazioa San Saturnino elizan izango da 11:00etan, santuaren omenezko meza ospatzen. Gainera, La Pamplonesa bandak kontzertua emango du 20:00etatik aurrera Gaiarre Antzokian. Barruko espazioetan ospatuko diren eta denboraleagatik posible diren ekitaldi bakarrak dira.

Elur-jausiengatik alerta laranja ezarri dute Ipar Euskal Herrian, asteleheneko 14:00ak arte.

Iruñean mara-mara ari du elurra.

Iruñea, elurtuta. Argazkia: EFE

Nafarroan 13 ume eta 4 begirale erreskatatu dituzte Sabaizako Getadar aterpetxetik. Elurragatik isolatuta zeuden, eta elektrizitaterik gabe.

Iparraldean abisu horia dago euriagatik eta alerta laranja elurragatik, asteleheneko 12:00ak arte.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A-15 errepidea ireki dute, Berastegi eta Andoain artean.

Hemendik aurrera, Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Bereziak berak egingo ditu koordinazio-lanak eta esku hartzekoak, larrialdi-fasearen 1 egoeran sartuta.

Eusko Jaurlaritzak gomendio-sorta zabaldu du, euri bortitzen eta uholde arriskuaren aurrean ekiteko.

Gauerdira arte aktibatu du alerta laranja uholde arriskuagatik ezarritako Larrialdiei Aurre Egiteko Planak.

Eusko Jaurlaritzak Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren larrialdi-fasearen 1 egoera jakinarazi du, eta Aholku Batzordea deitu du.

Eusko Jaurlaritzaren bilera, URA agentziaren instalazioetan. Argazkia: Irekia

Eguerdian Josu Erkoreka lehendakariordea eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua Gasteizen, URAren egoitzak bildu dira euren taldeekin, Plan Bereziaren bilakaera aztertzeko. Egoera ikusita, 15:00etatik aurrera arrisku maila areagotzea erabaki dutela iragarri du ondoren Erkorekak.

Galdakaoko Udalak ibilgailuak ibai inguruetatik kentzeko eta erreketara adi egoteko eskatu die herritarrei.

Errepideen egoera: atzerapenak eragin ditu elurrak Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioan

Bestalde, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15 autobiak trafikoarentzat itxirik dirau Gipuzkoako tartean, Berastegi eta Andoain artean.

Uholdeak espero dira arratsalderako EAEn

Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu zen atzo. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago elurragatik eta Iparraldean ere alerta laranja dago elurragatik, 16:00ak arte.

Bilboko kaleak estali ditu txingorrak, eta ardura eskatu diete oinezkoei.

Galdakaon zuhaitz bat erori da ibilgailu baten gainean, Bizkaiko Suhiltzaileek abisatu dutenez.

Baldintza meteorologikoak direla eta, intzidentziak areagotu dira EAEko errepideetan, eta une honetan zenbait istripu daude konpontzeko zain.

Elurra eta izotzagatik itxitako A-15 errepidean errei bat ireki dute Nafarroarako noranzkoan.

Kostaldean ere, denboraleak protagonismoa hartu du eta horrelako irudiak utzi ditu, Donibane Lohizunen ikusitako olatu handienak bezalakoak.

Olatu handiak Donibane Lohizunen. Argazkia: Dominique Reis

Nafarroako N-121 errepidean, Carrascal aldean, zazpi ibilgailuren arteko talka anitza gertatu da zauritutakorik gabe.

Izotz eta elur arriskuagatik abisu laranja ezarri dute Pirinio Atlantikoetan, Ipar Euskal Herria barne hartzen duen departamenduan. Igandeko 16:00ak arte egongo da indarrean.

Euskalmeten iragarpenen arabera, prezipitazio ugariak espero dira igande honetarako Kantauri isurialdean, txingor eta ekaitz itxuran, egunaren lehen partean bereziki.

Egunotako prezipitazio-pilaketa garrantzitsuek, arratsalde aldera elur-kota igotzean gerta daitekeen lurmentzearekin batera, ibaien gainezkatzeak ekar ditzakete egunaren bigarren partean.

Unera arte zenbait estaziotan pilatutako prezipitazioari buruzko datuak bildu ditu Euskalmetek.

Ertzaintzak ohartarazi duenez, kamioiek eta ibilgailu artikulatuek sarrera debekatuta dute Bernedo, Herrera eta Zaldiarango mendate arabarretan.

Halaber, Azazetan kateak erabili behar dira zirkulatzeko, eta dozena bat puntutan ardura eskatzen ari dira, euriagatik eta izotzagatik.

Bigarren mailako errepide-sarean, Opakuako mendatean erabat itxirik dirau errepideko zirkulazioak, orotariko ibilgailuentzat.

Opakuako mendatea itxi dute berriro, galtzadako elurra dela eta.

Nafarroan bigarren mailako errepide-sareko hiru errepide itxi dituzte, galtzadako elurra dela eta. Gainera, Foru Gobernuaren arabera, beste bost errepidetan kateak behar dira zirkulatzeko.

Trafikoari itxita gelditu dira NA-137, NA-2021 eta NA-2011 errepideak.

Bestalde, kateak behar dira Urkiagako, Artesiagako eta Egozkueko mendateetan, baita NA-120 eta NA-137 errepideetan ere.

Gainera, Iruñean Arga ibaia zeharkatzen duten oinezkoentzako pasabideek itxita diraute, prezipitazio ugariengatik.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Opakuako mendatea irekita gelditu da berriz, orduak itxita eman ostean. Arduraz ibiltzea gomendatu dute.

Elur-makinak uneoro ari dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sarean.

Elurra gogor ari du Gasteizen.

Bizkaiko suhiltzaileek hamar zuhaitz-erorketa baino gehiagotan esku hartu dute goiz osoan zehar.

Fernando Izaguirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako zuzendariak azaldu duenez, datozen egunetako uholde-arriskurik handiena igande arratsaldean edo astelehen goizean izan daiteke. Izan ere, 48 orduko etengabeko euri eta elurraren ondoren, lurmentzea bizkortuko duen tenperaturen igoera espero da.

Euri bortitzak direla eta aktibatutako abisu horia alerta laranja bilakatuko da igandeko 15:00etatik aurrera, eta horretan mantenduko da asteleheneko 9:00ak arte.

Bestalde, Euskalmetetik ez dute uste datozen orduetan ibairik gainezkatuko denik, baina ez dakite igande arratsaldetik aurrera gainezkatzerik egongo den. Era berean, prebentzioaren garrantzia azpimarratu dute, izan ere, "arazoak izan genitzake".

Izagirrek nabarmendu du ubideen egoeraren "zaintza intensiboa" behar duela aktibatutako Larrialdietarako Planak, Uraren Euskal Agentziaren (URA), Euskalmeten eta hiru aldundien eskutik.

Euskadiko hainbat puntutan orain arte pilatutako prezipitazioa partekatu du Euskalmetek. Gainera, indarrean dira elurragatik abisu laranja eta euriagatik abisu horia.

Eusko Jaurlaritzak gomendio-sorta zabaldu du, Euskadin uholde arriskuari aurre egiteko.

Uholde arriskuari aurre egiteko gomendioak. Argazkia: SOS Deiak

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman du Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu duela. Ibaien egungo egoera eta datozen orduetarako aurreikusten diren prezipitazio iraunkorrak kontuan hartuta hartu dute neurria.

Larrialdietako zerbitzuek egoeraren etengabeko jarraipena egingo dute. Gainera, plan horren alerta-faseak barne hartzen ditu:

- Garrantzizkoa izan daitekeen informazioa jakinaraztea, bai zerbitzu jarduleei, bai herritarrei.
- Baliabideak hurbiltzeko edo birkokatzeko mugimenduak egitea.
- Larrialdi-fasean beharko litezkeen prozedurak, baliabideak eta bitartekoak egiaztatzea, bereziki gutxitan gertatzen diren egoeretan.

Unean, zenbait dira Euskal Autonomia Erkidegoan arduraz ibiltzeko eskatzen duten mendateak, bidean elurra eta izotza direla eta. Horiek dira Sollube, Pagatza, Deskarga, Barrerilla, Kurtzeta, Arlaban, Gatzaga, Gasteiz, Azazeta, Herrera eta Bernedo.

Bestalde, Opakuako mendateak itxita dirau, eta Urduñan eta Zaldiaranen kateak edo negu-gurpilak erabili behar dira zirkulatzeko.

Trafiko Zuzendaritzak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du eta ardura eskatu du errepideetan.

Donostian, azken orduetako haize bortitzak zortzi zuhaitz bota ditu, baita Gabonetako apaingarriak eta panelak ere, hainbat kaletan. Gainera, hogei bat esku-hartze egin behar izan dituzte haizeak mugitutako edukiontzi eta hesiak direla eta.

Suhiltzaileak, Babes Zibila eta Udaltzaingoa larrialdiak koordinatzen ari dira, eta Krisi Mahai Munizipala aktibatzea aurreikusi dute, datozen orduetan egoera okertuz gero.

Itxita mantenduko dute asteburu osorako Gipuzkoa eta Nafarroa arteko A-15 errepidea, baldintza meteorologikoek eragindako hainbat autoren arteko talken ostean.

A-15 errepidea, itxita. Argazkia: Garazi Urdanpilleta

Meteorologiako Estatu Agentziak (AEMET) abisu gorria aktibatu du elurragatik Nafarroa Erdialdean, igandera arte luzatuko dena. Elurraren 25 zentimetroko metaketa espero da, 600 metroen gainetik.

Opakua eta Zaldiarango mendateak itxi dituzte ibilgailuentzat, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Arabako suhiltzaileek ohartarazi dutenez, A-1 errepideko 381 kilometroan auto bat irauli da, baldintza meteorologikoak direla eta.

Larrialdiei Aurre Egiteko Plana aktibatu dute Euskadin, uholde-arriskuagatik. Laster, informazio zabalagoa.

Errepideei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez, kateak behar dira honako mendate hauetan: Opakua, Azazeta, Herrera eta Urruña.

Gaur, larunbata, negu giroa izango dugu. Zerua estalia egongo da eta erruz botako du, ipar partean prezipitazioa oso ugaria eta iraunkorra izango da, gainera, noizean behin trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botako du. Tenperaturak behera egingo du eta baita elur-kotak ere, bereziki arratsaldean eta gauean, orduan 500-400 metro inguruan egongo da. Horrez gain, ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean. Ekaitz-guneetan haizea bolada gogorrekin ibiliko da.

Iragarpena iganderako

Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Kantauri isurialdean prezipitazioa oso ugaria izango da, egunaren lehenengo zatian bereziki trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botako du. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta tenperatura beste apur bat jaits daiteke. Goizaldean eta goizean goiz elur-kota 500-400 metro inguruan egongo da, gero igoz joango da eta gauean 1100 metro inguruan egongo da. Pilatutako prezipitazioa ugaria izango da, eta arratsaldean elur-kota igotzean pilatutako elurraren zati bat urtuko litzateke, ondorioz egunaren bigarren zatian uholdeak izateko arriskua handituko litzateke.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

Larrialdietarako zerbitzuek ohartarazi dutenez, haizearen ondorioz, zenbait zuhaitz erori dira hainbat udalerritan, hala nola, Barakaldon eta Arrigorriagan. 

Eguraldi iragarpena bete da eta, aurreikusita zegoen bezala, lehenengo elur malutak izan dira Euskal Herriko hainbat txokotan eta maila baxuetan. Hala nola, zurituta esnatu dira Nafarroako Piriniotako hainbat herri eta baita Araban ere. Izan ere, 07:30ak aldera elurbustia bota du Arabako hiriburuan, eta elurra mara-mara bota du 09:00etan Araia bezalako udalerrietan.

Elurra Gaunan, Araban. Argazkia: Satur Aguirre

Gainera, euria ere barra-barra bota du, batez ere Gipuzkoa aldean, eta Añarbeko urtegian 25 litro metro karratuko pilatu dira 00:00etatik 08:00ak arte (atzo, berriz, 13 litro izan dira egun osoan).
Bestalde, haizea ere beste protagonistetako bat izan da: kostaldean zakar jo du (Pasaiako prtuan 4 metrotik gorako olatuak neurtu dira), eta haize-ufadek hainbat adar eta zuhaitz bota dituzte Donostian (Tolosa Etorbidean, Magisteritza Unibertsitatearen eraikinaren aurrealdean). 

Haizearen ondorioz, Donostian eroritako zuhaitzak. Argazkia: Euskadi Irratia

A-15 errepidea itxi dute, espero baino bi ordu lehenago, kazkabarragatik. Errepidea itxi aurretik, hainbat autok talka egin omen dute.

Bestalde, GI-631 errepidean, Urretxu parean, luizia izan da eta, horren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, Azkoitirako noranzkoan.

Donostian, berriz, Urgull mendia itxi dute, denboralea dela-eta.