Zuzenean

M28

EAJ irabazten ari da Bilbon eta Donostian, EH Bildu Gasteizen eta UPN Iruñean

M. D. | A. S. | EITB MEDIA

- Hauteskundeei buruzko saio berezia zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Actualizar

Jarraitu hemen kontaketa, zuzenean.

Itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hautesmahaiak.

Honakoa izan da 18:00etako parte-hartzea hiriburuetan, guztietan 2019koa baino txikiagoa:

Bilbo: % 46,67 (4,39 puntu behera)

Donostia: % 48,16 (4,30 puntu behera)

Gasteiz: % 44,29 (3,03 puntu behera)

Iruñea: % 52,40 (0,57 puntu behera)

Espainiar Estatuan, 18:00etako parte-hartzea % 51,48 izan da, 1,55 puntu gehiago 2019rekin alderatuta.

Parte-hartzeak bereziki Gipuzkoan egin du behera, ia 5 puntu: % 48,52 izan da 18:00etan.

Bizkaian % 49,44 izan da (ia 3 puntu gutxiago) eta Araban % 48,52 (ia 2 puntu).

Parte-hartzeak 4 puntu egin du behera EAEn 2019rekin alderatuta. 18:00etarako, hautesleen % 48,68k eman dute botoa.

Nafarroan, parte-hartzea puntu bat igo da, orain dela lau urteko datuarekin konparatuta. % 54,32k eman du botoa 18:00etan foru erkidegoan.

Hiru ordu eskas geratzen dira hauteslekuak ixteko Hego Euskal Herrian. Gogoratu gaurko emaitzen ostean, datorren ekainaren 17an osatuko direla udalak.

Igande honetako hauteskundeen ostean, ekainaren 17an osatuko dira udalak

Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzea % 35,33ekoa izan da igande honetako foru eta udal-hauteskundeetan, 14:00ak arte, 2019ko hauteskundeekin alderatuta 1,82 puntu gutxiago, hauteskunde-mahaien % 98,18ko datuen arabera.

14:00etako parte-hartze datua: Parte-hartzea % 40,62koa da Nafarroan eta % 35,33ekoa EAEn

Pertsona bat hautesleku batean boza ematen

ETB1en Xabier Usabiagak eta Nerea Reparazek aurkeztuta, 19:40etik aurrera, hauteskunde-gaueko saio berezia.

Herriz herriko emaitzak, zuzenean, gaur iluntzean, Euskal Telebistan, Euskadi Irratia, Radio Vitorian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Azken honetan, gainera, unean uneko emaitzak ikusi ahal izango dira.

Hauteskunde gaua, bertatik bertara, EITBko hedabideetan

Aurpegi ezagun ugarik eman dute goizean zehar euren boza, kirolariak edo kultur arloko pertsonak, tarteko.

Berezitasun ugariko hauteskundeak biziko dituzte Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, besteak beste. Zergatik?

Hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.

Nafarroan, PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.

Bizkaian eta Araban, EAJ eta EH Bilduren arteko lehia ez da hain estua. Ahaldun nagusiak jeltzaletzat jotzen dituzte inkestek.

Lehia estua espero da Gasteizen eta, gaur, protagonismoa herritarrena dela adierazi dute Beatriz Artolazabal, Rocio Vitero, Maider Etxeberria, Ainhoa Domaica eta Garbiñe Ruiz hautagaiek. Goizean bozkatu dute bostek, eta gasteiztarren nahia ezagutzea baino ez zaie geratzen.

Ehunka boto gutxi batzuk izango dute azken hitza, Iruñeko Udala ezkerrera edo eskuinera begira jartzeko.

Gipuzkoan, Eider Mendoza eta Maddalen Iriarte boto gutxira omen daude boto asmoaren arabera, eta, hautagaiek, botoa ematera hurbiltzeko eskatu diete herritarrei.

Goizean goiz joan dira hauteslekutara herritar ugari, horietako asko, 18 urte bete berri. Batzuei kosta egin zaie erabakia hartzea, beste batzuek argi zuten.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos alderdiko Gipuzkoako ahaldungaiak adierazi du hiritar guztiok dugula "botere bera gaurkoan".

PARTE HARTZE DATUAK: 14:00etako parte-hartzea % 35,12koa da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019an baino % 1,8 txikiagoa. Nafarroan, boto-emaileen % 40,62 joan da dagoeneko hautestontzietara, aurreko udal eta foru hauteskundeetan baino % 3,25 gehiago.

Pertsona bat Durangoko hautesleku batean boza ematen

Gipuzkoan % 35,74koa da parte hartzea, 2019an baino 2,71 puntu txikiagoa. Bizkaian, hautesleen % 35,49k eman dute botoa ordu horretara arte, (-1,55 puntu). Azkenik, Araban parte-hartzea % 33,93koa da, duela lau urte % 34,69koa zen bitartean (-0,76).

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaiak Igeldon eman du boza eta adierazi du "Donostia herritarrentzat berreskuratzeko aukera" dugula.

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaia

Beatriz Artolazabalek Duranan eman du boza. Gasteizko alkategai jeltzalearen aburuz, hauteskundeek "aurrera egiten jarraitu ahal izateko" balio dute.

Ohikoa den bezala, hauteskunde-eguna era guztietako bitxikeriak uzten ari da, nahiz eta, egiari zor, lasaitasunez eta gorabehera aipagarririk gabe igarotzen ari den.

Hauteskunde eguneko bitxikeria, despiste, gorabehera, akats eta ezustekoak

Hiru mojek osatu dute mahaia Anazen (Kantabria)

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak Abanto-Zierbenako hautesleku batean eman du boza.

Iñaki Oyarzabalek ere ez hauteskunde-hitzordua galdu nahi izan. Partaidetza handia espero duela azaldu du Arabako ahaldungai popularrak.

Marisol Garmendia Donostiako Alkatetzarako PSE-EEko hautagaiak parte-hartze zabalarako deia egin du.

Maddalen Iriarte, EH Bilduren Gipuzkoako hautagaia, azkenetakoa izan da botoa ematen- "Gipuzkoa hobe eta orekatuago baten alde" bozkatu duela adierazi du, "desberdintasunik gabeko lurralde baten alde".

Parte hartze erabakigarria izango dela jakitun, horixe izan da, hain justu, hautagai gehienek eman duten mezu nagusia. Hala, hautagaiek parte hartzera deitu dituzte herritarrak, batez ere lehia biziagoa espero den plaza horietan: Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gasteizko Udalean, edo Nafarroako Parlamentuan ez ezik, Iruñeko Udalean.

Ordubeteren buruan jakingo dugu 14:00ak arteko parte-hartzea zenbatekoa izan den.

EAEko eta Nafarroako alderdi nagusietako hautagaiek euren boza eman dute igande honetan izandako udal eta foru hauteskundeetan. Hona hemen goizak utzitako irudi batzuk:

Begoña Alfaro Nafarroako Ahal Duguko koordinatzailea Azpilagaña Ikastetxe Publikoan izan da botoa ematen eta, besteak beste, "auzo langileak" mobilizatzeko deia egin du komunikabideen aurrean.

Begoña Alfaro (Podemos Navarra)

Javier Esparza UPNren Nafarroako presidentegaiak Mutiloako San Pedro ikastetxean bozkatu ostean, eta adierazi dienez, UPN "oso lasai" dago, "lan oso handia egin dugulako

Javier Esparza, de UPN, depostiva su voto

.

Maria del Rio EH Bilduren Bilboko alkategaiak, behin botoa hautestontzia sartu ondotik adierazi du "egun oso garrantzitsua" dela "bilbotar guztiontzat". Bilboko erdigunean eman du boza.

Hautagai gehientsuenek eguerdirako dagoeneko eman dute botoa.

Hautagaiak botoa ematen

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak ez du hitzordua galdu nahi izan eta bere boto-papera hautetsontzian sartu du. Portugaleten eman du botoa lehenengoz, eta komunikabideen aurrean esan duenez, "ilusioz eta poztasunez" joan da bozkatzera.

Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiak Zizur Nagusian eman du bozka, eta hauteskunde-eguna zelan igaroko duen kontatu du.

Ainhoa Domaica Alderdi Popularraren Gasteizko alkategaiak " gasteiztarrontzat egun garrantzitsua" dela azpimarratu du.

Maider Etxebarriak, PSEren Gasteizko alkategaiak, boto eskubidea erabili du.

Maider Etxebarriak, PSEren Gasteizko alkategaiak botoa eman du

Espainiako Estatuko 8.000 udalerri eta 12 gobernu autonomiko berrituko dituzte gaur, oso hauteskunde estuetan

Lehia handiko hauteskundeak izango dira, abenduko hauteskunde orokorren atarikoak izan daitezkeenak eta zazpi eskualdetan aldaketa politikoa jokoan dutenak.

Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak "prestutasuna" adierazi du gainerako alderdi aurrekoiekin akordioak lotzeko.

Eneko Goia (EAJ) Donostiako alkategaik ere sartu du bere boto-papera hautestontzian.

Eneko Goia Donostiako alkategaia botoa ematen

Ana Viñalsek Bilbon eman du botoa. Elkarrekin koalizioaren Bilboko alkategaiak bozkatzeko deia egin du, "demokrazia lokala indartzeko".

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak boto eman du Elgoibarren eta komunikabideen aurrean eta azpimarratu du EH Bilduk, hauteskunde egunaren ostean, "irribarre handia" egingo duela Tuteratik Donostiaraino.


Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak botoa eman du Elgoibarren

Javier Garcia Nafarroako PPko presidente eta Foru Gobernuko presidente izateko hautagaiak bere botoa eman du.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente eta PSNren hautagaiak 10:30ak aldera eman du botoa Gorraizen, esan duenez, "eguna normaltasunez eta lasaitasunez igarotzea" espero du.

Maria Chivitek Gorraizen eman du botoa

Uxue Barkos Geroa Baiko presidentegaiak hauteskunde egunean parte hartzeko deia egin du, "datozen 4 urteetako erakundeak modu sendoenean eraikitzeko".

Uxue Barkos (Geroa Bai) votoa ematen

Barkos 10:00ak aldefra eman du botoa Zabalguneko Civivoxean, Iruñean, bere alderdiko hainbat kiderekin batera.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldungai jeltzaleak Andetxan bozkatu du eta esan du "datozen lau urteetako etorkizuna jokoan" dagoela

Nora Abetek Bilbon eman du boza eta hauteslekutik irtendakoan,bozkatzera deitu ditu herritarrak.

Zeintzuk dira gaurko hauteskunde egunaren azpimarrak? Gaur Hego Euskal Herrian ospatzen diren hauteskunde-egunean jokoan dagoenaren gako nagusiak bildu ditugu. 

Botoa eman ostean, Elixatebe Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusigaiak adierazi du "gaur demokraziaren eguna" ospatzen dela, eta gaineratu du "Bizkaia hobea eraikitzeko guztion parte-hartzea" beharrezkoa dela.

Borja Corominas PPren Donostiako alkategaiak eman du botoa eta "ilusioz eta beldurrik gabe bozkatzera" joateko deia egin du.

Borja Corominas PPren Donostiako alkategaia botoa ematen

Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko Udalerako hautagaiak Arabako hiriburu bateko ikastetxe batean eman du botoa eta azpimarratu du "oso egun garrantzitsua" dela "Gasteiz hobea egiteko".

Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko Udalerako hautagaia botoa ematen

Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua bere senarrarekin, Alfonso Gil senatari sozialistarekin, Bilboko Unamuno ikastetxean botoa ematera joan da igande honetan, eta herritarrek azken lau urteetan egindako lana eta politikak baloratzeko eta eskatu du.

EAJren Bilboko alkategaiak, Juan Mari Aburtok, bere hauteslekuan eman du boza eta herritarrei botoa ematera joateko deia luzatu die.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak ere eman du botoa; izan ere, Hego Euskal Herrian bezala, Estatu osoan egiten ari dira udal hauteskundeak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak ere eman du botoa

Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidenteak botoa eman du Getxon

Carlos Iturgaitz EAEko PPko presidentea botoa ematen

Iturgaizek hautestontzietara joateko deia egin du, "boto masiboa" izan dadin. Horren iritziz hauteskunde hauek "oso garrantzitsuak" dira eta "hurrengo hauteskunde orokorretan aldaketaren alde" egiteko abiapuntua izan daitezke. .

Eider Mendoza, EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia ere, goiztiarrenen artean. Hondarribian eman du botoa.

Eider Mendoza EAJren ahaldungai nagusia botoa ematen

Mendozak azpimarratu du garrantzitsua dela herritarrak igande honetan euren botoa ematea, "hazten jarraitu nahi duen lurralde indartsuak" erakunde "sendoak" behar dituelako.

Iñigo Urkullu lehendakariak botoa eman du Durangoko hautesleku batean

Iñigo Urkullu lehendakariak botoa eman du Durangoko hautesleku batean

Goiztiarrenak hasi dira botoa ematen. Hona hemen Bilboko Unamuno Ikastetxeko lehen parte hartzaileak.

Lehen parte hartzaileak Bilboko Unamuno Ikastetxean

Zabaldu dira hauteslekuak. Botoa emateko NANa, pasaportea edota gidatzeko baimena erakutsi beharko da.

Gutxi falta da hauteslekuetako ateak irekitzeko, hiritarrek botoa eman dezaten. 20:00arte zabalik izango dira.

Hauteskunde eguna zuzen-zuzenean eta bertatik bertara jarraitzeko aukera eskainiko du EiTBk Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en bidez.

EAEn 1,7 millioitik gora lagun daude bozkatzera deituak 251 udalerrietako 2.661 zinegotzi eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako 153 ordezkariak aukeratzeko, lurralde bakoitzeko 51.

Hego Euskal Herriko foru eta udal hauteskundeetarako mahaiak osatuko dituzten kideak hauteslekuetara iristen hasi dira.

Igande honetan, maiatzak 28, Foru eta Udal Hauteskundeak izango dira Hego Euskal Herrian. Guztira Hego Euskal Herrian 2.231.195 pertsonak dute botoa emateko eskubidea, 1.708.980 EAEn eta 522.215 Nafarroan.