Itxi

XII Deusto Bier Festa

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon, azaroaren 5a arte

eitb.eus

Leer en Castellano

Botika Zaharreko plazak 2.000 metro karratuko karpa bat hartuko du 11 egunez.

Argazkia: OktoberfestOle

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon. Bizkaiko hiriburuak XII. Deusto Bier Festa jaialdia hartuko du urriaren 26tik (osteguna) azaroaren 5ra (igandea).

Festa Botika Zaharreko parkean izango da, Euskalduna zubiaren azpian. Bertan, 2.000 metro karratuko karpa bat jarriko dute, eta barruan banku eta mahai luzeak egongo dira, Alemanian ohikoa denez, herrialde horretako garagardoa edateko eta saltxitxak, ukondoak eta beste hainbat produktu dastatzeko.

Antolatzaileek hainbat jai tematiko prestatu dituzte:

- Ostirala, urriak 27: Jai bikingoa . Kasko bikongoak doan banatuko dituzte.

- Igandea, urriak 29: Family Day. Ikusikizunak izango dira umeentzako 13:30ean eta 17:30ean.

- Asteartea, urriak 31: Halloween. Litro erdi garagardo doan emango diete mozorruta doazenei. Gainera, mozorro lehiaketa egingo dute, eta 2018an Municheko Oktoberfestera joateko bi bidaia zozkatuko dituzte.

- Asteazkena, azaroak 1: Rock&Beer. Rock kontzertua eskainiko dute 23:00etan.

- Osteguna, azaroak 2: Jai unibertsitarioa. Garagardo bat doan, erositako garagardo bakoitzeko, ikasle karneta erakutsita.

- Igandea, azaroak 5: Cowboy jaia. Cowboy txapela bat oparituko dute litro bateko garagardo edalontzia erosteagatik.

Oktoberfest jaia 13:00etatik 01:00etara izango da zabalik lanegunetan, eta 13:00etatik 02:00etara ostiraletan, asteburuetan eta jaiegun bezperan.

Municheko festa, 200 urteko tradizioa

Municheko Oktoberfest jaia 200 urte baino gehiago ditu, eta 6 milioi pertsonak bisitatzen dute urtero, 6,5 milioi litro garagardo edateko eta 470.000 saltxitxa jateko.

1810ean jaio zen ospakizuna, Bavariako Luis I.aren eta Teresa Saxoniakoa printzesaren arteko ezkontza ospatzeko. Harrezkero, Munichen ikur bihurtu da, eta mundu osotik hedatu da.