Aste Nagusia 2018
Plaza Barriko kontzertuen egitaraua, Bilboko Aste Nagusian 2018
eitb.eus
Besteak beste, Johnny Osbourne, Dead Bronco eta Sonakai arituko dira Plaza Barrian.
Beste urte batez, erritmo multikulturalak izango dira Plaza Barrian Bilboko Aste Nagusian. Bertan, hainbat herrialdetako taldeak arituko dira abuztuaren 18tik 25era, hala nola Jamaikakoak, Frantziakoak, Estatu Batuetakoak eta Ingalaterrakoak.
Kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira.
- Larunbata, abuztuak 18: LARRY & HIS FLASK + DEAD BRONCO. Larry & His Flask country-rock talde bat da, bost kidez osatua, hainbat musikaren elementuak bereganatzen dituena: punka, gypsy jazza, folka eta americana. Pertsona batzuek folk-punk edo punk-grass sailetan sartzen dituzte. Dead Bronco Europa osoan famatu zen bere country-punk-rockarekin, eta Matt Horan amerikarra da haren liderra. Bost urtez, sustrai amerikarren mugimenduaren aitzindariak izan dira Europan.
- Igandea, abuztuak 19: THE ELECTRIC SWING CIRCUS. Electro-swing ingelesaren txanda. Agertoki gainean, saucy 20's swing-eko eta stomping elektro beat-eko 6 elementuren fusioa egiten dute: kontrabaxu elektrikoa, vintage erakusgarriak, jazz-gitarra ijitoa, teklak, bateria, sintetizadoreak eta elektro beat-ak. Emakumezkoen ekitaldi bikoitz ausart baten aurrean, taldeak ikuskizun liluragarri bat eta soinu leherkor bat eskaintzen ditu.
- Astelehena, abuztuak 20: FANFARAÏ BIG BAND taldeko folk musikak jarriko du erritmoa Frantzia, Maroko eta Aljeriako artista eta sustraiekin. Hiru musikari-belaunaldi, hiru kontinentetan eta 20 herrialde baino gehiagotan grabatu ondoren Plaza Barriko agertokira ekarriko diguna bere ikuskizuna. Musikari-koroek interpretatutako abestiak, Ipar Afrikako erritmo tradizionalak eta jazzez blaitutako soloak.
- Asteartea, abuztuak 21: GWENDAL bretainiarren folk zeltak gozatzeko aukera emango die entzuleei. Taldeak taldekide bakoitzaren rock, jazz, folk eta musika klasikoaren influentziak txertatzen ditu kanten oinarria sortzeko. Konposizioak eta moldaketak egitea, ordea, guztien lana da. Taldeak arrakasta handia lortu du publikoaren eta kritikarien artean mundu osoko milatik gora kontzertutan.
- Asteazkena, abuztuak 22: JOHNNY OSBOURNE jamaikarra inoizko reggae-kantari garrantzitsuenetako bat da. Haren moldakortasunak lagundu dio bost hamarkadaz egoten Jamaikako musikaren eszenan, eta haren azpigenero nagusietako batzuen burua ere izan da eta artista-belaunaldi batean baino gehiagotan eragina izan du. Haren ibilbideak hiru adar izan ditu: lehenik, doinu gozoen eta soul estilo landuaren kantari; ondoren, 70eko urteetan kontzientziatutako roots reggaeko kantari eta konpositore; eta, azkenik, 80ko urteetako dancehall estilo hasiberriaren kantari aitzindari. Hortik datorkio Dancehall Godfather ezizena.
- Osteguna, abuztuak 23: LA KAITA, GUARDIANA, EL PERRETE, JAVIER CONDE, EL PEREGRINO, JUANJO NAVAS eta SONAKAI. Flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko fusioaz gozatu ahal izango du jendeak. Agertoki horretara doanak aukera izango du gaur egun flamenkoa arte honen hiru diziplina funtsezkoetan —kantua, dantza eta gitarra— ondoen interpretatzen duten artisten ordezkaritza zabal batez gozatzeko.
- Ostirala, abuztuak 24: ORQUESTA RADIO TOPOLINO. Adin guztietako entzuleek ondo pasatzea helburu harturik, errepertorio zabala ekarriko dute: pasodoblea, foxtrota, txa-txa-txa, tangoa...
- Larunbata, abuztuak 25: EUSKAL KANTARIEN JIRA-BIRA (Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Urko eta Txomin Artola). Haien kanta asko euskal kulturako herri-ereserki bilakatu dira. Jendeak kanta klasikoak kantatu ahal izango ditu haiekin batera, hala nola Guk euskaraz, zuk zergatik ez; Maite, maite, maitea; Txuriko; Goizeko euri artean; Eperra; Bagare, Merezi ote, Katalintxu edo Xalbadorren Heriotzean.