Asteartean
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko burua, "Faktoria"n
Bestalde, Amaia Merino 'Non dago Mikel?' dokumentalaren zuzendaria eta Loizune Amatria Mikel Zabalza zenaren iloba elkarrizketatuko ditugu, estreinaldiaren egunean.
Eduardo Zubiaurre Confebask patronalaren lehendakaria izango da astearte honetan "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 08:30ean hasita erantzungo die Iñaki Guridik egingo dizkion galderei.
Non dago Mikel? dokumentala estreinatuko duten egunean, Orbaizetako gaztearen desagertze eta heriotzaz eta gertakari haiek bildu dituen filmari buruz ere arituko da saioa. Amaia Merino zuzendaria eta Lohizune Amatria, Mikel Zabalza zenaren iloba, batuko zaizkigu.
Solasaldian, Iñaki Galdos, Begoña Sanzberro eta Eneko Etxebarria arituko dira aktualitatearen analisia egiten. Amatiñorena izango da asteazkeneko zutabea.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Mikel Yarza lankidearen laguntzaz, Donostiako Zinemaldian sartu-irtena egingo dugu. Gainera, Mintzalasai festibalaz hitz egingo digu Bibiane Ithursarry antolatzaileak. 11:30ean, 'Amurizatarrak' tartean izango ditugu, astero legez, Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabal, eta, ondoren, Jon Artanok Zinemaldiaren glamourra ekarriko digu kaletik. Segidan, Pili Manterola eta Igor Zalakain izango ditugu 'Sukaldari Dema'n.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".