Lekeition
Donostiarra eta Santurtzi nagusi, Lekeitiko uretan
EITB MEDIA
Amaiera zirraragarria izan dute Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadek. Donostiarrak denboraldiko lehen bandera irabazi du. Santurtzi, berriz, sendoago da ligako lidergoan, El Correo Bandera irabazi ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Santurtzik Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du ligako 8. jardunaldiko estropada, El Correo Bandera, irabazita. Soterak norgehiagoka estua eta ederra izan du Donostiarrarekin eta bigarren txandan nagusitu den Urdaibairekin.
Donostiarra izan da estropada buruan hirugarren ziabogara arte. Hor Santurtziren denbora bera egin du. Ordura arte, bizkaitarrak gipuzkoarren atzetik izan dira denbora guztian, baina tarte handirik gabe. Orio eta Hondarribia nahiko atzean geratu dira.
Azken luzean erabaki da bandera. Donostiarra eta Santurtzi parean joan dira Gorka Aranberriren ontziak bi olatu harrapatu dituen arte, bata bestearen atzetik. Horri esker segundo batzuetako aldea hartu dute eta banderak ez die ihes egin. Bigarren postua Urdaibaik eraman du eta hirugarrena, berriz, Hondarribiak. Donostiarra laugarren izan da azkenean.
Eusko Label ligako sailkapenean, Santurtzik sei punuko aldea du orain Ama Guadalupekoarekin.
El Correo Banderako denborak
Eusko Label Ligako sailkapena 8. jardunaldiaren ostean
Lehen bandera, Donostiarrarentzat
Donostiarrak denboraldiko bere lehen garaipena lortu du Euskotren Ligan, Lekeitioko uretan jokatutako X. Euskotren Bandera irabazita. Gipuzkoarrak nagusi izan dira ligako 8. jardunaldian.
Donostiarraren atzetik Orio eta Arraun Lagunak faborito nagusiak sartu dira, bigarren eta hirugarren postuan. Ondorioz, bi traineru horiek berdinduta daude berriro ligako sailkapeneko lidergoan.
Estropada ederra jokatu dute, eta bigarren luzea zirraragarria izan da. Estropada eremuko olatuen kudeaketa izan da garaipenerako gakoa.
Lehen luzean lau traineruak oso berdinduta joan dira. Donostiarra estropadaren buruan joan da, baina bigarrenean Oriok eta Arraun Lagunakek aurrea hartu diete. Hala ere, eta olatu baten bultzadari esker, Donostiarra buruan jarri da berriro eta garaipena lortu du 10:55eko denbora eginda.
Euskotre Banderako denborak
Euskotren Ligako sailkapena 8. jardunaldiaren ostean