Kargatzen...
Itxi

EHF-ren Europa Liga

Bidasoa Irunek erakustaldia eman du Pfadi Winterthurren aurka

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoako taldeak irabazi egin du EHF-ren Europa Ligako laugarren jardunaldiko atzeratutako partida, 23-37ko emaitzarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bidasoa Irunek irabazi egin du Pfadi Winterthurren aurka (23-37) astearte honetan Suitzan jokatu duen EHF-ren Europa Ligako laugarren jardunaldiko atzeratutako partida. Nagusi izan da talde gipuzkoarra, hasieratik amaieraraino.

Etxeko taldeak norgehiagokako bi golak sartu dituen arren (2-0), Bidasoak azkar berdindu du neurketa (2-2), eta aurretik jarri da markagailuan (3-6). Irungo taldeak hiru goleko errenta mantendu du lehen zatia amaitzeko bost minutu falta zirenera arte. Ondoren, abantaila handitu du (11-17), eta Bidasoa Irun bost goleko errentarekin iritsi da atsedenaldira (12-17)

Bigarren zatiaren hasieran bideratu du garaipena Jacobo Cuetarak zuzentzen duen taldeak. Bidasoa Irun nagusi izan da kantxan, Pfadi Winterthurrek ezin izan du aurkariaren erasoko jokoa gelditu, eta neurketaren amaierarako 15 minutu falta zirenean, lehia erabakita utzi du Bidasoa Irunek (15-29). Partidaren azken txanpan eroso jokatu du talde gipuzkoarrak, eta neurketa irabazi du, 22-37ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

23.- Pfadi Winterthur: Wipf, Ott, Osterwalder (2), Pecoraro (2), Dechow, Sidorowicz (2), Jud (5), Bram, Freivogel (2), Hadj Sadok, Shamir (1), Lioi, Jurca, Lagerquist (1), Tynowski (3), Schondfeld (5).

37.- Bidasoa Irun: Ledo (3) (Sierra), Zabala (4), Victor Rodriguez, Tesoriere (1), Da Silva, Aginagalde (3), Kauldi Odriozola (4), Adrián Fernandez (3), Ugarte (4), Cavero (2), Leo Renaud, Azkue (7), Furundarena (1), Dariel Garcia (1), Nieto (1), Mujika (3).

Epaileak: Christian Hannes y David Hannes (Alemania). Freivogel, Mujika, Tesoriere eta Aginagalde jokalariak kanporatu dituzte.

Emaitza bost minutuan behin: 3-4; 3-6; 7-10; 8-11; 11-15; 12-17 (atsedenaldia) 14-19; 14-23; 15-29; 15-33; 19-36; 23-37.

Albisteak (3)

Bideoak (1)