Kargatzen...
Itxi

Ofiziala

Hiru partidako zigorra Yuri Berchicherentzat

eitb.eus

Leer en Castellano

Lehiaketa batzordeak jokalari zuri-gorria zigortu du; partida bat, bosgarren txartela delako eta bi, Atleticoren aurkako partidako kaleratzeagatik. Athletic Clubek Apelazio Batzordera joko du.

Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Yuri Berchicheri; partida batekoa, zikloko bosgarren txartel horia ikusi duelako, eta bikoa, Atletico Madrilen aurkako partidan kanporatu egin zutelako.

Athletic Clubek Apelazio Batzordera joko du.

Albisteak (2)