Iberdrola Liga
Athletic-Deportivo partida zaleekin jokatuko da
Erredakzioa
Edukiera mugatua izango du Lezamak, 257 bazkidekoa. Sarrerak eskuratzeko, Athleticeko web-orrialdeko "Bazkideen Txokoa" atalean izena eman beharko da.
Athleticen eta Deportivoren arteko partida zaleekin jokatuko da Lezaman. Iberdola Ligako lehen jardunaldiko partida horretarako sarrerak erosteko, bazkideek talde zurigorriaren web-orrialdeko "Bazkideen Txokoa" atalean izena eman beharko dute, gaurtik ostilarera arte.
Zaleek Lezamara sartzeko aukera izango dute, Athleticek larunbatean, 16:00etan, jokatuko duen partida ikusteko. Hala ere, osasun segurtasunagatik, zelaiaren edukiera 314 ikusleetara murriztuko da. Antolakuntza beharrak, harmailetan egon beharko diren ordezkoak eta prentsako langileak kenduta, 257 eserleku banatuko dira hiru tribunen artean.
Partida ikusteko, bazkideek ostegunetik ostiraleko 9:00ak arte eman beharko dute izena, Athleticen web-orrialdeko "Bazkideen Txokoa" atalean.
Gero, partidan bertan, Athletic Clubeko bazkide txartela eta NANa eraman beharko dituzte ikusleek Lezamara. Zelaiaren sarreran tenperatura hartuko zaie, araudiaren arabera 37,5 gradutik beherakoa izan beharko dena, eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da. Horrekin batera, nahitaezkoa izango da musukoaren erabilera.