Itxi

Levante - Athletic Club (1-1)

Iñigo Martinezek Kopako finalerdia gal dezake, S. Leonekin izan duen liskarrarengatik

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Partida amaitu ostean, talde zuri-gorriko jokalariak liskarra izan du Sergio Leonekin. "Partida amaituta txartel gorria ikusi du, aurkari bati eskua aurpegian gehiegizko indarrarekin jartzeagatik".

Iñigo Martinez, Sergio Leoni begira Levante-Athletic partida amaitu ostean. Argazkia: EFE

Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak txartel gorria ikusi du Levanteren aurkako partida (1-1) amaitu ostean. Sergio Leonekin liskarra izan du, eta epaileak txartel goria atera dio VARa kontsultatu ostean. 

Epaileak neurketako aktan jarri duenez, "Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak eskua aurpegian jarri dio aurkari bati (Sergio Leon), gehiegizko indarra erabilita". Ondorioz, Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra ezarri diezaioke.

Lau partidako zigorra ezartzen badiote, Iñigo Martinezek ezingo du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatu, eta Ligako datozen hiru partidetan ere zigorra bete beharko du.

Lehiaketa Batzordearen zigorra partida batetik hiru partidara artekoa bada, Errege Kopako finalerdia jokatu ahalko du, zigorra txapelketa berean (Ligan kasu honetan) bete beharko duelako.

Albisteak (3)