Itxi

Betisen aurka

Mendilibarrek partida 'lasaia' espero du

Erredakzioa

"Betis talde ausarta da, ondo daude, baina ez dira hain bertutetsuak. Realaren aurka ikuskizuna eskaini zuten, baina atzean ez zuten, nire ustez, oso ondo jokatu. Gurean pentsatu behar dugu", esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak Betisen aurka jokatuko du ostiral honeran, Sevillan, BBVA Ligako 27. jardunaldiko neurketan (21:30etik aurrera). Jose Luis Mendilibar gorritxoen entrenatzaileak partida "lasaia" espero du.

"Badakigu jokalari onak eta azkarrak dituztela, erasoan batez ere. Askotan horregatik izaten dira neurketak hain irekiak. Partida lasai espero dut. Joan-etorrikoa bada, txarto", esan du.

"Betis talde ausarta da, ondo daude, baina ez dira hain bertutetsuak. Realaren aurka ikuskizuna eskaini zuten, baina atzean ez zuten, nire ustez, oso ondo jokatu. Gurean pentsatu behar dugu", gaineratu du.

" Jardunaldi honetan jokatzen lehenengoak gara, atseden hartu dugu eta entrenatzeko denbora nahikoa izan dugu. Ondo gaude. Arazorik ez dago. Lehiakorrak gara etxean zein kanpoan", adierazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)