Kargatzen...
Itxi

26. jardunaldia

Borussia Dortmund aise nagusitu zaio Schalke 04ri Bundesligaren itzuleran

Erredakzioa

Leer en Castellano

Dortmundeko taldeak 4-0eko emaitzarekin irabazi du derbia. Hertha Berlinek 0-3 irabazi dio Hoffenheimi, eta Leipzigek bana (1-1) berdindu du Friburgekin. Gladbachek garaipen lortu du Frankfurten.

Hazard eta Brandt, B. Dortmundeko jokalariak, Schalekri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bundesliga bueltan da COVID-19 koronabirusaren pandemiak behartutako geldialdiaren ostean. Alemaniakoa, berriro martxan jartzen den lehena da, liga handietatik. Larunbat honetan, 26. jardunaldiari dagozkion sei partida jokatu dira.

Borussia Dortmundek 4-0 irabazi dio Schlake 04ri Signal Iduna Park estadioan jokatu den derbian. Aise nagusitu da etxeko taldea, hasieratik amaieraraino partidaren jaun eta jabe izan ostean. Haalandek sartu du 1-0ekoa, Guerreirok egin du 2-0ekoa, Thorgan Hazard izan da golegilea 3-0ekoan, eta Guerreirok emaitza biribildu du (4-0), bere bigarren gola sartuta. Hiru puntuak eskuratuta, Borussia Dortmund sailkapeneko bigarren postuan da 54 punturekin, Bayernengandik puntu bakarrera, nahiz eta Municheko taldeak igandean jokatu behar duen Union Berlinen aurka jardunaldi honetako neurketa.

Sailkapenean hirugarren postuan den Borussia Monchengladbachek (52 puntu) 1-3ko emaitzarekin mendean hartu du Eintracht Frankfurt, eta ligako titulua lortzeko aukerak izaten jarraitzen du. Frankfurteko taldea, aldiz, 13. postuan da 28 punturekin, baina Mainz 05 taldeak Kolnen aurka igandean garaipena lortzen badu, aurreratu egingo du .

Kale egin duena Leipzig izan da. Etxean, bana (1-1) berdindu du Frigurgen aurka. Ondorioz, 51 punturekin geratzen da Leipzig sailkapeneko laugarren postuan, bigarren den Borussia Dortmundek hiru puntu atertzen dizkio eta Bayern lau puntura du, liderrak partida bat gutxiago duelarik.

Bestalde, Hertha Berilek 0-3 irabazi dio Hoffenheimi. Berlingo tadeak sailkapenaren erdialdean jarraitzen du, baita Hoffenheimek ere. Wolfsburgek 1-2ko emaitzarekin hartu du mendean Augsburg; ondorioz, Wolfsburgek Schalke 04 eta Friburg gainditu ditu sailkapenan, eta seigarren postuan da, Ausburgek behealdean jarraitzen duelarik (14. postuan).

Mailari eusteko lehian, jaisteko play-off postuan (16.) den Fortuna Düseldorfek golik gabe berdindu du (0-0) sailkapenean azkena den Paderbornen aurka. Paderbornek 17 puntu ditu, eta Fortuna Düseldorfek 23 puntu. Azken-aurreko postuan den Werder Bremenek (18 puntu) astelehenean jokatuko du Bayer Leverkusenen kontra.

26. jardunaldiko partidak eta emaitzak:

Maiatzak 16, larunbata:

Borussia Dortmund - Schalke 04 (4-0)

Hoffenheim - Hertha Berlin (0-3)

RB Leipzig - Friburg (1-1)

Ausburg - Wolfsburg (1-2)

Fortuna Düsseldorf - Paderborn (0-0)

Eintracht Frankfurt - Borussia Mönchengladbach (1-3)

Maiatzak 17, igandea:

Koln - Mainz 05 (15:30ean)

Union Berlin - Bayern München (18:00etan)

Maiatzak 18, astelehena:

Werder Bremen - Bayer Leverkusen (20:30ean)

Albisteak (3)