Kargatzen...
Itxi

Euskal taldeak

Jokalari guztiekin osatutako taldekako lehen entrenamenduak

Erredakzioa

Leer en Castellano

Reala, Athletic, Osasuna, Alaves eta Eibar, astelehen honetan hasi dira euren jokalari guztiekin osatutako taldekako entrenamenduekin. Futbolariek batera egin dute lansaioa zelai berean.

Astelehen honetako Eibarren entrenamendua. Argazkia: EFE

Ligako taldeak fase berri baten sartu dira astelehen honetan. Bi hilabete t'erdiren ostean, lehen aldiz jokalari guztiek batera lan egin ahal izan dute zelai berean. Txapelketa ekainaren 11n hasiko da berriz, eta prestaketaren azken txanpan sartu dira.

Euskal talde bakoitzak, Realak, Athleticek, Osasunak, Alavesek eta Eibarrek, euren jokalari guztiekin taldekako entrenamenduak egin dituzte astelehen honetan. COVID-19 koronabirusaren eraginez lansaioak eten egin ziren, ondoren, kirol-instalazioetan banakako lansaioekin hasi ziren, gero 10 jokalariko taldeetan entrenatzen, beranduago 14 jokalariz osatutako taldeetan, eta, ekaiaren 1ean hasi dira jokalari guztiak batera entrenatzen.

Osasuna, Chimy Avila Taxoaren izan da, baina bakarkako lan egin du, lesionatuta jarraitzen baitu. Eibarren, min hartuta dagoen Ivan Ramisek ez du taldekideekin batera entrenatu, ezta Iñigo Lekuek ere Athleticen. Alavesen, aldiz, Lucas Perez, Ismael Gutierrez eta Luis Rioja falta izan dira.

 

Albisteak (3)