28. jardunaldia
Bi taldeei onura handiegirik egiten ez dien berdinketa Athleticen eta Eibarren artean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zuri-gorriak aurretik jarri dira Yuriren bitartez, baina Kike Garciak partida orekatu du, Unai Lopezen akats larri baten ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek eta Eibarrek bana berdindu dute San Mamesen (1-1), eta puntu banaketa horrek ez die ez talde bati ez besteari euren helburuak erdiesteko bidean aparteko mesederik egiten.
Neurketako bi golak Yuri Berchichek eta Kike Garciak lortu dituzte partidaren lehen zatiko 20. minuturako.
Zarautzeko hegalekoarena boleaz egindako gol bikaina izan da, Oscar de Marcosen erdiraketa on bat baliatuta. Aurrelari armaginarena, berriz, Unai Lopezen akats handi baten ostean etorri da. Izan ere, Kike Garciak baloia lapurtu dio erdilari zuri-gorriari, eta, ondoren, Unai Simon gainditu du kalitatezko jaurtiketa batekin.
Horrenbestez, lortutako puntuak ez dio Athletici onura handiegirik ekarri Europako postuetara hurbiltzeko asmo horretan; izan ere, apurka-apurka gero eta urrutiago ikusten ditu.
Bere aldetik, Gipuzkoako taldea jaitsiera postuetan sartuta jarraituko du beste jardunaldi batez. Hori bai, une honetan mailari eutsiko liokeen taldetik (Elx), puntu bakarrera hurbildu da behin-behinean.
Fitxat teknikoa:
1 - Athletic: Unai Simón; De Marcos, Yeray, Íñigo Martínez, Yuri; Berenguer (Ibai, 74. min), Unai López (Vencedor, 46. min), Vesga (Dani García, 46. min), Muniain (Morcillo, 74. min); Raúl García (Villalibre, 69. min) eta Williams.
1 - Eibar: Dmitrovic; Pozo, Paulo Oliveira, Arbilla, Soares; Sergio Álvarez, Diop; Bryan Gil, Aleix García (Pedro León, Kevin Rodrígues (Inui, 70. min); eta Kike García (Quique González, 91. min).
Golak: 1-0, 9. min: Yuri. 1-1, 17. min: Kike García.
Epailea: Valentín Pizarro Gómez. txartel horiak: Iñigo Martínez (Athletic) eta Pozo (Eibar).
Gertaerak: Bigarren zatian, dron bat zelaira erori da eta erretiratu egin behar izan dute..