Erreginaren Kopa
Erreginaren Kopako final laurdenetako Osasuna-Athletic kanporaketa martxoaren 9an 18:30ean jokatuko da
EITB MEDIA
Derbian, partida bakarrean, zehaztuta geratuko da zein talde sailkatuko den Lauko Finalerako; azken hori maiatzaren 23tik 28ra bitartean egingo dute. Hauek dira beste hiru kanporaketak: Alhama-Granadilla Tenerife, Granada-Atletico Madril eta Vila-real - Real Madril.
Erreginaren Kopako final laurdenetako Osasuna-Athletic kanporaketa martxoaren 9an 18:30ean jokatuko dute (osteguna da), Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez.
Nafarroako eta Bizkaiko taldeen arteko derbian, partida bakarrean, zehaztuta geratuko da zein talde sailkatuko den Lauko Finalerako; azken hori maiatzaren 23tik 28ra bitartean egingo dute, eta bertan erabakiko da zein den aurtengo Kopako txapelduna.
Lauko Finaleko gainerako hiru taldeak kanporaketa hauetatik irtengo dira: Alhama-Granadilla Tenerife, Granada-Atletico Madril eta Vila-real - Real Madril.
2022-23 denboraldiko Erreginaren Kopako final laurdenetako kanporaketak eta ordutegiak
Alhama-Granadilla Tenerife: martxoak 7 (asteartea), 17:30ean.
Granada-Atletico Madril: martxoak 8 (asteazkena), 21:00etan.
Osasuna-Athletic: martxoak 9 (osteguna), 18:30ean.
Vila-real - Real Madril: martxoak 9 (osteguna), 21:00etan.