KONTRATU AMAIERA
Duda Sanadze hegalekoak ez du Delteco GBCn jarraituko
eitb.eus
Gipuzkoa Basketek ez du luzatu georgiarrarekin zeukan hilabeteko lotura, behin kontratua amaituta.
Gipuzkoa Basketek astelehen honetan jakinarazi duenez, Duda Sanadze hegalekoak ez du jarraituko talde donostiarrean jokatzen, zeukan hilabeteko lotura behin iraungita.
Georgiarra bost norgehiagokatan jantzi du Deltecoren elastikoa Endesa Ligan. Partida horietan, 14 minutu jokatu, 6,8 puntu sartu eta 2,2 errebote harrapatu ditu, batez beste.
Hain zuzen ere, Sanadzek igande honetan jokatu du norgehiagokarik onena talde gipuzkoarrarekin, Real Madrilen kontrako neurketan. 15 puntu eta 11ko balorazioa erdietsi zituen. Aitzitik, Madrilera bidaiatu aurretik, Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak ez zuen ziurtatu jokalariak taldean jarraituko zuenik. Granadako teknikariak hala izatea nahi zuen, baina, itxura guztien arabera, Administrazio Kontseiluak, dituen aurrekontu baliabideak aintzat hartuta, jokalariaren kontratua ez luzatzea erabaki du.
Duda Sanadze no continuará en el Delteco GBC.
— Delteco GBC (@gipuzkoabasket) 19 de noviembre de 2018
Tras el mes transcurrido Duda Sanadze no continuará en el Delteco GBC. El club quiere agradecerle los servicios prestados y le desea lo mejor en su futuro profesional y personal. pic.twitter.com/LdFZTt7SuG